Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

Movilidad y estancias - Adquisición de lenguas

Mugikortasuna eta egonaldiak

Atzerriko unibertsitateetara joateko mugikortasunaz eta egonaldiez baliatzeko aukera zabala dago, LAMS ikertaldeko kideek bost kontinenteetako itzal handiko unibertsitateko kide askorekin harremanak izan eta haiekin maiztasun handiz jarduten baitira. Ikerketa gaiaren arabera, tutorea behar diren kudeaketaz eta kontaktuez arduratuko da, tesirako nazioarteko aipamena lortzeari begira, atzerrian ikerketa egonaldi bat egin nahi duen pertsonak hori gauzatu dezan bermatzeko. Programaren Batzorde Akademikoak zainduko du interesatuta dauden doktoregai guztiek nazioarteko aipamen hori eskuratzerik izan dezaten.