Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Mekanikoa Doktoregoa

Ingeniaritza Mekanikoa doktorego programak honako ezaugarri hauek ditu:

a) kalitatezko eta kontrastatutako bikaintasunezko programa da, Bikaintasuneranzko Aipamena duen doktorego batetik (2011) sortua.

b) Ingeniaritza Mekanikoaren arloan maila goreneko ikertzaileen prestakuntza espezializaturako programa da, Industria Ingeniaritzako doktore titulu espezifikoa lortzeko aukera eskaintzen duena.

c) doktoregoari eusten dioten ikerketa taldeek lankidetzan jardun dute proiektu ezberdinen bidez tokiko administrazioei eta bertako zein nazio mailako industriari jakintza transferituz, bai eta ekoizpen sektorerako teknologia (patenteak, modeloak eta abar) garatuz ere.

Ikertzaileak eta Ingeniaritza Mekanikoko doktorego honetan parte hartzen duten irakasleak Ingeniaritza Mekanikoaren, Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoriaren eta Eraikuntzaren Ingeniaritzaren jakintza arloetakoak dira.


 

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: carlos.angulo@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: inaki.maestro@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
ADM
  • Diseinu eta analisi mekanikoa
COMPMECH
  • Mekanismo eta errobot paraleloen zinematika teorikoa eta konputazionala. Sistema mekanikoen eta errobotika paraleloaren aplikazio industrialak
Fabrikazioa
  • Errendimendu handiko fabrikazioa
GIU-10/14
  • Egiturazko sistemen modelizazioa eta dinamika esperimentala
TOAT
  • Iraunkortasuna eraikuntzako material eta elementuetan
  • Lurreko eta aireko garraioko egitura, osagai eta sistemei aplikatutako optimizazio-teknika berriak