Programa

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

ANGULO DUQUE, CARLOS

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: ANGULO DUQUE, CARLOS
Bokala: GARCIA VADILLO, ERNESTO
Bokala: LOPEZ DE LA CALLE MARCAIDE, LUIS NORBERTO

Baliabide materialak

Bilboko Ingeniaritzako GET-ak, ardura duenak doktorego programa honetako irakaskuntzan, bermatzen du ikasgelak eta lan eremuak bat datozela aurreikusitako taldeen tamainarekin.

Premia hauei aurre egin ahal izateko, Bilboko IGET-k 38 ikasgela dauzka irakaskuntzarako 40 eta 150 bitarteko ikasleen edukiera dutenak, horietan guztietan pantaila, bideo kanoia eta konputagailua eta 7 ikasgela berezi mintegietarako.

Halaber, Bilboko IGET-k erabilera libreko 3 ikasgela informatiko dauzka (33, 38 eta 55 postutakoak) eta 9 ikasgela informatiko irakaskuntzan baliatzeko (17 eta 40 postu bitartekoak), guztiek bide-kanoia dutela.

Ingeniaritza mekanikoa doktorego programaren irakaskuntzan hartutako esperientziak bermatzen du Bilboko Ingeniaritzako GET-ak dituen laborategi eta ekipamendu zientifikoa bat datozela eta egokiak direla aurreikusten diren ikastaldeen tamainari egokituta.

Doktoregaien heziketa helburu, Ingeniaritza mekanikoa sailak, egun, zein bere unibertsitateek irakaskuntza eta ikerkuntzarako dituzten azpiegitura orokorrak baliatzen ahal dituzte, tartean direla irakaskuntzarako laborategiak, kalkulu guneak eta bideo-hitzaldietarako ikasgelak, gehituta ikertaldeen ikerkuntza azpiegiturak, nabarmenduz, besteak beste:

Irakaskuntza laborategiak.

Hiru dira erabiltzen diren laborategiak, Ingeniaritza Kimika eta Ingurumen Ingeniaritzako titulazioetan eta Industri Teknologiako graduan, irakaskuntza ematen delarik bertan, arauzko irakaskuntza praktiketan erabiltzen diren planta pilotuak eta materiala izanik.

Ibilgailuen laborategia.

Eraikuntzarako laborategia.

Lantegi mekanikoa.

Mekanismo eta roboten laborategia.

Goi errendimenduko kalkulurako gunea ere badago.

Gure doktoregoko ikasleek bibliotekako instalazioak, ikasleen aretoa eta ikerkuntzarako aretoa erabiltzeko eskubidea dute oso osoan, bai eta bi Bilboko IGET-an erabilgarri diren tresnak eta datu base elektroniko guztiak ere.

Gainera, ikertaldeetako kide ere izanik, bermatzen zaie talde hauen dokumentazio eta bitartekoak baliatzeko aukera.

Bilboko IGET-eko biblioteka etengabean mantentzen da eguneraturik, ingeniaritza mekanikoaren arloan, doktorego programako irakasleek erositako liburuak, aldizkako argitalpenak eta bestelako materialak bitarte.

Bilboko IGETeko bibliotekak bi areto ditu, sarrera librekoak, eta gordailu itxia. Eskolako irakasle, ikasle eta ikertzaileen zereginetarako euskarri izatea du xede. Bibliotekan bilduta daude funts bibliografiko, dokumental eta ikus-entzunezko guztiak, edozein dela ere kokapena eta jatorria.

Bilboko IGETeko bibliotekak 40.000 liburuki eta hainbat material berezi eta aldizkako argitalpen dauzka Liburuak zuzenean aurkitu ahal dira apalategietan edo, aldez aurretik, automatizatutako katalogoan bilaturik, internetera konektaturiko edozein ordenagailutatik (UPV/EHUren ikastegi guztien funts bibliografikoak agertzen dira). Era honetara, sarrera eta eskari zuzena egiteko aukera gauzatzen da UPV/EHUn diren biblioteka guztien katalogo osoan.

Bibliotekak erabiltzaileak prestatzeko ikastaroak antolatzen ditu ikasle eta irakasleei eskainita, bertako zerbitzuen funtzionamenduaz eta informazio iturriak erabiltzeko moduez, hala nola erreferentziazko bilduma, katalogoak, datu baseak eta abar.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica (CFAA)
  • Instituto Tecnológico de Monterrey, TEC, México
  • Tecnalia
  • Êcole Nationale Supérieure d' Arts et Mètiers - ENSAM

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • GAMESA EÓLICA
  • IDOM
  • Sener Ingeniería y Sistemas, S.A.
  • Université de Bordeaux I