Matrikula

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Bi sarrera profil aztertu dira:

- Ingeniaritza Mekanikoaren arloko prestakuntza. Industria Ingeniaritzako gradu titulua eta masterra, mekanikako espezialitatearekin (diseinua, fabrikazioa, eraikuntza).

- Mekanika espezialitateaz bestelako ingeniaritzaren bateko gradu edo master titulua, adibidez, aeronautikako, bideetako eta itsasoko ingeniaritzetakoa, besteak beste. Programaren batzorde akademikoak erabakiko du, ikasle bakoitzaren sarrera profilaren arabera, prestakuntza berariazko prestakuntza osagarrien bitartez jaso behar den ala ez. Prestakuntza hori jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 6 eta 15 ECTS bitarteko kreditu egingo dira ingeniaritza mekanikoaren arloan edo beste arlo baliokideren batean, eta ikasleak horietan matrikulatuko dira, tutoreen edo tesi zuzendarien aholkuz, doktorego programarako matrikula egin ostean.

300 ECTS duten gradu tituluko edo titulu altuagoko graduatuak, programara sartu daitezke, nahiz eta bere ikasketek ikerkuntzan prestakuntza edukin espezifikoak ez izan. Hortaz, programa honek ez ditu prestakuntza osagarri espezifikoak ezartzen, baina programaren batzorde akademikoak ikerkuntza prestakuntza bereganatzeko beharra duen edo ez erabakiko du, onartutako ikasle bakoitzaren kasurako, bere profilaren arabera. Prestakuntza bereganatzeko, ingenieritza mekaniko arloko UPV/EHU-k emandako master ofizialen, edo ikerkuntza gaitasunetan baliokidea den beste prestakuntza baten, ikasgaietan 6 eta 15 tarteko ECTS egin behar dira. Ikaslea ikasgai horietan matrikulatuko da behin doktore programan matrikulatuta egon ondoren, bere tesi zuzendari edo tutoreak aholkatuta.

Doktoregaiak programan onartzeko, beherago zerrendatzen diren irizpideak erabiliko dira, bertan adierazten diren baremoen arabera.

Eskari gehiago dagoenean onar daitekeen ikasle kopurua baino, Batzorde Akademikoak haien artean aukeratuko du, honako baremo hau erabiliz:

- Titulazioa (% 25)

- Espediente akademikoa (% 35)

- Lan esperientzia (% 15)

- Ikerketa esperientzia (% 20)

- Bestelako merezimenduak:

*Hizkuntzak: ingelesa, Esaterako: Cambridgeko Unibertsitateko FCE (B2 maila), CAE (C1 maila) eta abar.

*Beste ikastegi batzuetan egindako egonaldiak (% 5)

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.