Aurkezpena

Ongietorriak  Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Kimika Ez-organikoa Sailaren web orrira.

Kimika Ez-organikoa Saila izendapen horrekin eratu zen 1988. urtean  Zientzia eta Teknologia Fakultatearen barnean, eta Zientzia eta Teknologia Fakultateari (Bizkaiko Campusa) eta  Farmazia Fakultateari (Arabako Campusa) atxikitako irakaslez osatuta dago. Gure sailaren egoitza eta idazkaritza Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean daude (CD eraikina, 1. Solairua).

Lehen eta bigarren ziklokoetako gure irakasgaien eskaintza nagusiki Kimikako Gradura zuzenduta dago, nahiz eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako, Ingurumen Zientzietako, Farmaziako, Fisikako, Geologiako, Ingeniaritza Elektronikoko eta Ingeniaritza Kimikoko Graduetan ere parte hartzen dugun. Halaber, Kimika Fisikoa Sailarekin eta Elektrizitatea eta Elektronika Sailarekin batera Material Berriak deritzen Masterra eta Doktoretza programa eskaintzen ditugu.

Kimika Ez-organikoa Saila ikerketa-jardueran duen bizitasunagatik nabarmentzen da. Horren seinale da instituzio ezberdinek eman dioten proiektu-kopuru eskerga eta azken 10 urteetan zehar saileko ikerlari eta irakasleek argitaratu dituzten 170 artikuluak zientziaren hurrengo alorretan: Materialen Zientziak, Magnetismo Molekularra, Nanomaterialak eta Polioxometalatoen Kimika.