XSLaren edukia

Sistema Digitalen Laborategia

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala7.511.2
Laborategiko p.12.518.8
Ordenagailuko p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan M05 Sistema Elektronikoak moduluko M05SE4 eta M05SE5 gaitasunak lantzen dira.





Jarraian irakasgaiaren ezagutza-helburu garrantzitsuenak adierazten dira:

- FPGA gailuen barne arkitektura.

- Diseinu digital sinkronoak behar dituen oinarrizko zirkuituen deskribapen egokia.

- FPGA gailuetan oinarritutako diseinu konplexuen sintesi eta inplementazio prozesuak.

- Sistema prozesadore batetik abiatuta, horrek erabili ditzakeen aplikazioaren araberako zirkuituen diseinua eta exekutatu beharreko softwarearen deskribapena.

- Zirkuitu mistoen ko-simulazioa eta barne-analisi logikoa.

- FPGA gailuen bidez diseinatutako sistema digitalen dokumentazioa espezifikazio orria eta ereduzko diseinua erabilita.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 gaia: Diseinu elektroniko aurreratua FPGA gailuekin

VHDL bidezko zirkuituen deskribapena FPGA gailuetara bideratuta

Diseinu sinkronoa

Erlojuen kudeaketa

Diseinu-murrizketen kudeaketa



2 gaia: Soft-prozesadore txikietan oinarritutako diseinua

Zirkuitu-mistoen arkitektura

8 bitetako soft-prozesadorea

Prozesadorearen softwarearen diseinua



3 gaia: hardwarea eta softwarearen integrazioa FPGA barruan

Softwarearen integrazioa FPGAren diseinu fluxuan

Ko-simulazioa: zirkuituen eta programen simulazio bateratua

MetodologiaToggle Navigation

Oso modu praktikoan lan egiten da irakasgaian.



Laborategian banaka eta taldean ere bai ikasten da. Zenbait proiektu erabat gidatuak dira eta beste batzuk alde askea daukate, ikasleen irudimena eta autonomia suspertzeko. Lanaren plangintza, gelan eta gelatik kanpoko ikasketa, idatzizko eta ahozko adierazpena, erantzunen argudioa, bibliografia-bilaketak eta ingelesaren erabilera lantzen dira.



Eskola magistraletan azaldutako oinarrizko kontzeptuak ikasleak bere kabuz sakonago landu behar ditu eta laborategiko saioetan modu praktikoan erabiltzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa modu jarraituan egiten da. Ekintza ezberdinen haztapena honako hau da:



Banaka egindako oinarrizko praktikak (% 20)



Taldean egindako azken praktika (% 80)



Ebaluazio jarraituari uko egin nahi dioten ikasleek idatzi bat aurkeztu beharko diote irakasgaiaren arduradunari irakasgaia hasi eta ondorengo 10 asteen barruan. Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek azterketa praktikoa egin beharko dute laborategian, azterketa ofizialaren datan. Azterketa praktiko honetan lortutako notak ebaluazio jarraituko nota ordezkatuko du idatzia aurkezten bada.



Ebaluazio jarraitua egiten ez duen ikasleak edo, honi uko egin eta azterketa praktikoa egiten ez duenak, Ez Aurkeztua nota izango du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren egela plataforman dagoen dokumentazioa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Floyd, T.L., Fundamentos de sistemas digitales, 7a edición, Prentice Hall, 2001

Wakerly, J. F., Digital Design. Principles and Practices, Prentice Hall, 2000

Uyemura, J. P., Diseño de sistemas digitales. Un enfoque integrado; Thomson Learning, 2000

Xilinx Inc, Xilinx ISE In-Depth Tutorial (UG695), http://www.xilinx.com

Xilinx Inc, Xilinx UG129 PicoBlaze 8-bit Embeded Microcontroller User Guide, http://www.xilinx.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ashenden, Peter J, "The designer's guide to VHDL".

Aldizkariak

Xcell online, https://www.xilinx.com/about/xcell-publications/xcell-journal.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BIDARTE PERAITA, UNAI
  • IBAÑEZ EREÑO, PEDRO
  • LAZARO ARROTEGUI, JESUS

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-16:00

3-3

15:00-16:00

5-5

15:00-16:00

7-7

15:00-16:00

9-9

15:00-16:00

11-11

15:00-16:00

13-13

15:00-16:00

15-15

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

16:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

16:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 32 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.