XSLaren edukia

Sistema Elektronikoetako Teknologia

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.8
Laborategiko p.37.556.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Helburuak:



Seinalearen integritaterako, manufakturagarritasunerako eta produktura zuzendutako diseinuari buruzko ezaguera eta trebetasunak hartzea.





Deskribapena:



Ikaskuntzaren xedea, esan bezala, sistema elektroniko baten diseinua da, bururatzetik fabrikatze prozesuraino. Ikaskuntza eskola magistralak, laborategi praktikak eta ikaslearen banakako lanari esker lortuko da.

Produktu elektroniko baten diseinu osoa egitean oinarritutako metodologia aktiboa erabiltzen da. Kalitatezko diseinua nola egin irakasten duten bestelako ekimen osagarriak ere egoten dira.



Gaitasunak:



Profesionalak edo zehatzak



Sistema elektronikoen erabilpena dela medio ingeniaritzako arazoen identifikazio, formulazio eta ebazpena.

Produktu elektronikora zuzendutako diseinuaren ahalmena.

Sistema elektronikoen ekoizpen prozesuen ezaguera.



Zeharkakoak edo orokorrak



Arrazoibide orokorra, aplikatua eta kritikoa.

Ikaskuntza autonomoa.

Informazio bilaketa.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaia sei bloke tematikoetan aurkezten da. Bloke hauek ezaugarri ezberdinak dituzte eta ez dira elkarren jarraian irakasten, baizik eta ikaskuntzarako erarik egokienean banatzen dira.



1. Blokea. Sarrera



Ikasgaiko lan metodologiaren azalpena. Helburuen planteamendua eta lanaren antolamendua.



2. Blokea. Zirkuitu baten bururatze eta diseinua



Ikasleen edo irakaslearen proposamen bati helduz oinarrizko zirkuitu baten bururatzea. Zirkuitu elektronikoaren diagrama eskematikoaren diseinua. Eskema elektronikoa zirkuitu-txartelean (PCB) bihurtzeko prestaketetan hanpadura egingo da (zehaztapen orokorretan oinarrituriko osagaien aukeraketatik, zirkuituaren netlist-aren sorkuntzaraino).



3. Blokea. Zirkuitu-txartelaren diseinua



2. blokean proposaturiko sistema elektronikoaren zirkuitu-txartelaren diseinua. Kurtsoan zehar ikasleak zirkuituaren diseinua bete behar du bere fabrikaziorako dokumentazio guztia sortuz. Bloke honen iraupena kurtso bukaerara hedatzen da laborategiko klase eta ikaslearen lanari esker.



4. Blokea. Manufakturarako diseinua



Eskola magistralak direla medio, ikasleei diseinu bat manufakturagarria izan dadin zein ezaugarri zehaztu behar duten irakasten zaie, hala nola, stack-up-en aukeraketa, fabrikazio dimentsioak, estandarrak, barreiapen termikoa, etab.



5. Blokea. Seinalearen integritaterako PCB-ren diseinua



Eskola magistraletan seinalearen integritatea manten dadin zirkuitu bat nola egin behar den erakusten da. Integritatea mantendu behar da zarata, distortsio, interferentzia elektromagnetiko, cross-talk, eta eremu magnetiko eta elektrikoen aurrean.



6. Blokea. Sistema elektronikoen fabrikazioa



Sistema elektronikoen fabrikazioaren prozesuaren azalpenarekin batera, zirkuitu-txartelen lantegi batera eta sistema elektronikoen mihiztadurako lantegi batera bisitak egingo dira. Produktuaren akabera, merkaturatzea eta eragiketa lortzeko proposamenak.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaian metodologia aktiboa erabiltzen da: ikaslearen partaidetza ezinbestekoa da ikaste ekintzen planifikazio, burutze eta ebaluazioan.



Eskola magistraletan ingeniari elektroniko batek bere lana nola egiten duen erakusten da, hots, diseinu bat burutzean erabiltzen dituen tresnak eta aplikatu beharreko ezaguera.



Laborategiko eskolen arreta diseinu elektronikorako tresnen erabilpenean jartzen da.



Baina oinarrizko ikaskuntza gelatik kanpo ikasleak egin beharreko lanaren bidez lortzen da, gelan izateko orduak baino ordu gehiago ematen bait ditu diseinu elektroniko bat aurrera ateratzeak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikaslearen ebaluazioa ikasgaiko ekimenetan izandako partaidetza, emaitzen ematea eta txostenak kontutan hartuz egingo da. Honen ponderazioa balioespen matrize bat (rubrics) dela medio egingo da.



Ez da kurtso bukaeran azterketarik egingo, indarrean dagoen legeriak edo egoera partikularrak hala gomendatzen ez badu.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Diseinu elektronikorako ondorengo softwarea erabiltzen da:

OrCAD Capture
PCB Editor
GerbMagic

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Kraig Mitzner, “Complete PCB Design Using OrCAD Capture and PCB Editor”, Elsevier, 2009.





Gehiago sakontzeko bibliografia

P. Cuthbertson, “Guía del montador electrónico”, Paraninfo.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARANGUREN ARAMENDIA, GERARDO
  • BUENO MENDIETA, GORKA
  • JIMENO CUESTA, JUAN CARLOS

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

18:00-19:30

3-5

19:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P0A 3A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0A 3A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

14:30-17:00

8-14

14:30-17:00

10-14

14:00-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P5I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P0A 3A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.