XSLaren edukia

Ekonomia

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ZEHATZAK:

1. Sistema ekonomiko bakoitzaren atzean dauden azpiko baloreak, helburuak, agenteak, eta erakundeak konparatu, merkatu sisteman arreta berezia jarriz, hausnarketa kritikoa suspertzeko asmoarekin.

2. Sektore Publikoaren esku-hartzea ekonomian ezagutu eta honi buruz informazioa ematen duten adierazleek aztertzeko eta interpretatzeko gai izan.

3. Arazo eta desoreka makroekonomiakoak identifikatu, euren jatorria aztertu eta irtenbideak (politika ekonomikoak) proposatu.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

1. Kudeatzeko eta planifikatzeko gaitasun eta trebeziak baliatuz problemak ebatzi eta hautabideak proposatzeko gai izan.

2. Taldean lan egin, modu ireki, garden eta konstruktibo baten.

3. Komunikazio trebetasunak eskuratzea, bai idatzia eta bai ahozkoa.



IKASKUNTZA EMAITZAK:

1. Gaur egun azaltzen diren gertaera ekonomikorik garrantzitsuenak ulertzea eta interpretatzea etika eta zorroztasunarekin.

2. Informazio ekonomikoaren iturri nagusiak ezagutu. Informazio estatistikoa kudeatzeko eta interpretatzeko gai izan.

3. Lehia osoko merkatuak gidatzen dituzten mekanismo eta legeak interpretatzen jakitea eta gaur egungo merkatuetan ematen diren akatsen inguruan hausnartzea.

4. Herrialde bateko ekonomia neurtzen duten aldagai makroekonomiko nagusiak (BPG, langabezia, inflazioa, hazkundea, etab) identifikatzeko eta interpretatzeko gai izan eta eragile ekonomikoengan duten eragina aztertzeko gaitasuna izatea.

5. Estatuak ekonomian dituen funtzioak identifikatzea lortu nahi diren helburu ekonomikoen arabera. Estatuak politika ekonomikoaren bitartez aurrera eramaten dituen neurriak interpretatzea eta hauek ekonomian duten eragina aztertzea.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA: OINARRIZKO ARAZO EKONOMIKOAK

1.1 Oinarrizko kontzeptuak

1.2 Pentsamendu ekonomikoaren korronteak eta ideien eboluzioa

1.3 Sistema ekonomikoak: ezaugarriak, abantailak eta desabantailak



2. GAIA: MERKATUAREN ANALISI MIKROEKONOMIKOA

2.1 Merkatu motak

2.2 Merkatuaren mekanismoa: eskaria eta eskaintza

2.3 Merkatuaren oreka

2.4 Ereduak eta errealismoa: Nola funtzionatzen dute merkatuek errealitatean?



3. GAIA: ESTATUAREN ESKU-HARTZEA EKONOMIAN

3.1 Merkatuaren akatsak

3.2 Estatuaren funtzioak

3.3 Estatuaren esku-hartzeko tresnak



4. GAIA: ANALISI MAKROEKONOMIKOA

4.1 Jarduera-ekonomiakoaren neurketa: oinarrizko kontzeptuak eta adierazle nagusiak

4.2 Agregatu makroekonomiak

4.3 Oreka eta desoreka makroekonomikoak

4.4 Errenta eta bere banaketa



5. GAIA: EKONOMIA-POLITIKAK

5.1. Ekonomia-politikaren helburuak eta tresnak

5.2. Koiuntura-politikak: zerga-politika eta diru-politika

5.3. Egiturazko politikak



6. GAIA: LAN-MERKATUA

6.1 Lan-merkatua: enplegua eta soldatak

6.2 Lan-merkatuaren oinarrizko aldagaiak eta adierazleak

6.3 Langabezi motak

6.4 Langabeziaren zergatiak

6.5 Lan-merkatuaren erregulazioa eta enplegu-politikak



7. GAIA: BESTE DESOREKA MAKROEKONOMIKOAK

7.1 Inflazioaren arazoa

7.2 Kanpoko sektorearen azterketa: pagamendu-balantza eta kanbio-tasak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak metodologia mistoa jarraitzen du, hurrengo eskemaren arabera:



1. klase teoriko presentzialak. Irakasleek gai honen oinarrizko edukiak azalduko dituzte eta, ahal den neurrian, gaur egungo gaiei buruzko ariketak, iruzkinak eta eztabaidak planteatu egingo dira.



2. Atal teoriko / kontzeptualarekin koordinatutako klase praktikoak. Hauetan jarduera desberdinak proposatuko dira: kasu ariketak, problemen ebazpena edo taldeko lanak.



3. Tutoretzak. Ikasle bakoitza irakaslearen tutoretzatara joan ahalko da. Astean sei ordu programatuta daude eta ordutegia GAUR aplikazioaren bidez kontsultatu ahal izango da.



4. EGELA plataforma. Irakaskuntza presentzialerako euskarria. Ikaslearen ikasketa prozesurako beharrezkoak diren material guztiak eskuragarri jarriko dira, baita aurkeztu beharreko zereginen berri emango da eta beste jakinarazpen garrantzitsuak ere publikatuko dira bertan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiak ebaluazio jarraituaren sistema mistoa jarraituko du. Hau da, ikasleek froga idatzian eta eginkizun praktikoetan lortutako emaitzen arteko gehiketa ebaluatuko da. Froga idatziak klasean ikusitako edukiei buruzko galderak izango ditu eta azkenengo emaitzaren %70 suposatuko du. Gainerako %30a, berriz, jarduera praktikoetan lortutako emaitzek osatuko dute (banakako lanak, talde lanak...).



GARRANTZITSUA: Goian azaldutako ebaluazio jarraitua jarraitu ahal izateko, ikasleek hurrengo BI baldintzak bete beharko dituzte DERRIGORREZ:



1. Gutxienez 7 puntutik 2,5 puntu lortzea froga idatzian jarduera praktikoetan lortutako emaitzak gehitu ahal izateko.



2. Gelako praktiketara etortzea (asistentzia kontrolatuko da) jardueran praktikoetan lortutako emaitzak gehitu ahal izateko.



Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egin ahal diote baldin eta irakasleari justifikazio idatzi bat aurkezten dioten korreoaren bitartez lauhilekoaren lehenengo bederatzi astetan zehar. Kasu honetan, ikasleek azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izango dira, hau da, azterketa finalak notaren %100a suposatuko du.



Uko egitea: Data ofizialean froga idatzira ez aurkezteak dagoeneko deialdiari uko egitea suposatuko du.



EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA: Osasun egoerak hala eskatzen badu eta azken proba presentzialki ezin bada gauzatu, eGela-n publikatuko den ikasleen gidan zehaztutako prozedura jarraituko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGELA plataforman eskuragarri dauden materialak eta edukiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Chang, H.J. (2015): Economía para el 99% de la población. Barcelona: Debate.

- Krugman, Paul; Wells, Robin; Graddy, Kathryn (2015): Fundamentos de Economía (3ª ed.). Editorial Reverte. Barcelona.

- Torres, Juan (2015): Economía Política. Editorial Pirámide. Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Conde, Francisco J.; González, Sara (2001): Indicadores económicos. Ediciones Pirámide. Madrid.
- Mochón, Francisco (2005): Economía. Teoría y política. Editorial McGraw-Hill. Madrid.
- Morán, Juan Carlos (2015): Introducción a la economía aplicada para el periodismo y la comunicación. Editorial Pirámide. Madrid
- Samuelson, Paul A.; Nordhaus, William D. (2006): Economía. Editorial McGraw-Hill. Madrid.
- Serrano, José; Durán, Gemma; Guimón de Ros, José (2009): Entorno Económico. Editorial Pirámide, Madrid.
- Vara, Alfonso (2009): Economía básica para comunicadores (3º edición). Editorial Eunsa. Universidad de Navarra.

Aldizkariak

- Ekonomiaz
- Información Comercial Española
- Papeles de Economía Española
- Revista de Economía Mundial

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DE AYALA BILBAO, AMAYA
  • OLEA OGANDO, JESUS MARIA
  • RODRIGUEZ ALVAREZ, ARANTXA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

09:30-11:30

11:30-13:30

7-15

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:30-13:30

11:30-13:30

7-15

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .