Graduatu ondoko ikasketak

Sailak beste bi sailekin lan egiten du graduatu ondoko bi programa ofizial antolatzen. Biek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren kalitate-aipamena dute.

Masterrak

  • Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak masterra: hainbat espezializazio-arlo posible eskaintzen ditu. Kantabriako eta Oviedoko Unibertsitateetako irakasleekin batera ematen da.

  • Ikuspegi orokorra
  • Banka eta Finantza Kuantitatiboak masterra:lizentziadunei zuzendutako programa da. Ekonomialari izan gabe ere Finantzetan espezializazio sakon bat egin nahi dutenei zuzenduta dago. Programa honetan hainbat erakundek hartzen dute parte (Euskal Herriko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

  • Ikuspegi orokorra

Aipatutako bi programetan ekarpen garrantzitsu, erregular eta jarraitua egiten dute Saileko irakasleek. Beste programa batzuetan ere parte hartzen dute, ordea; esaterako, honako hauetan

        Master in Economics: Empirical Applications and Policies

       Master in Language Acquisitions in Multilingual Settings(LAMS) (2009/2010erako proposatua)

       Berrikuntzan eta Nazioartekotzean Oinarritutako Enpresa Zuzendaritza masterra(2009/2010erako proposatua)