Zure curriculuma lantzen

Zer da

Zure aurkezpen-txartela; zure bertute eta gaitasunak egiazko modu labur eta eraginkor batean transmititu behar dituzu.

Nori eta nola bidali

  • Zurekin bat datozen eta lan egin nahi duzun enpresa eta erakundeetara. Bidalketa masiboa aukera dezakezu, elkarrizketa bat edukiko duzun enpresetan bakarrik utzi edo bitarteko estrategiaren bat hartu. 
  • Bisita pertsonal bat egitea aukera dezakezu, bitartekari baten bidez helaraztea edo postaz bidaltzea. Eraginkorragoa izan ohi da zure kontratazioa erabakitzeko gaitasun edo eragina duen pertsonari zuzentzea. 
  • Postaz bidaltzen baduzu, atxiki iezaiozu aurkezpen gutun bat, eta aipa itzazu eurekin lan egiteko arrazoiak edo curriculuma bidaltzeko iradokizuna egin dizun pertsonaren izena. 

Zer esan behar duzu

  • Egia bakarrik, baina ez zertan egia osoaBeharrezko egia eta nahikoa esan behar duzu. Esaiezu zergatik komeni zaien lana zuri ematea, eta ez egokia zergatik ez zaren. Hori hala bada, beraiek esango dute. 
  • Jar zaitez zure enplegu-emaileen lekuan: zuri zer gustatuko litzaizuke jakitea kolaboratzaile posible batengandik? beharbada hori da beraiei interesatzen zaiena. Zure kolaboratzaileak zintzoak izatea, harremanetarako erraztasuna edukitzea eta taldean lan egiteko gaitasuna edukitzea gustatuko litzaizuke? Seguru aski zure enplegu-emaileari ere bai. Malguak izatea eta bidaiatzeko prest egotea, edo hainbat lan egiteko gertu egotea eta beharren arabera egokitzeko gaitasuna eduki zezatela gustatuko litzaizuke? Noski baietz: zure enplegu-emaileari ere bai. 
  • Esatea ez da konbentzitzea. Ateratzen ditugun ondorioek beti dute ematen dizkigutenek baino indar gehiago. Ez esan oso langilea zarenik, eta eman datuak hori ondoriozta dezaten. Ez esan agintzeko dohaina duzunik; aipa itzazu dohain horiek zein kasutan garatu dituzun arrakastaz. Pentsaraz iezaiezu eurek zutaz pentsatzea nahi duzuna, handiusterik gabe eta zure buruari publizitaterik egin gabe.
  • Ez ezazu sekula egiazkoa ez den edo bidera ezin dezakezun daturik eman.
  • Egizalea eta apala izan, baina ez tontoa eta auto-zigortzailea. Lanposturako balio ez baduzu, esango dizute, ez da beharrezkoa zuk esatea. Ez itzazu zure balioa eta ezagutzak gutxietsi.
  • Hasiera batean lanposturako interesgarria ez den informazio osagarria eman dezakezu, zure nortasun eta historialaren irudi ona emateko: zure jaioterria, bigarren hezkuntza non egin zenuen, zaletasunak eta garatutako jarduera ez akademikoak, besteak beste. Kasurik okerrenean, ez du askorako balioko. Eta kasurik onenean, elkarrizketa egingo dizun pertsonarekin kointzidentziaren bat egon daiteke, eta horrek komunikazioa erraz dezake. 
  • Enplegua eskatzean lanean bazaude, zure ardura-maila eta lanpostua aipa ditzakezu, eskaintza desegokirik ez egiteko, eta nola zuri, hala eurei eragozpenik ez sortzeko. Ez ezazu, ordea, kopuruei buruz hitz egin, eta ez zaitez oso zehatza izan. Ez ezazu zehaztu onartzeko prest zauden gutxieneko eskaintza. Xehetasun horiek guztiak gero lantzen dira, "aurrez-aurre".

Nola landu

  • Saia zaitez garbia, neurritsua eta informatzailea izaten. Esaldi laburrak erabili, ia telegrafikoak. Epigrafeen arabera edo kronologikoki ordenatuta. Azkeneko kasu horretan, ez ezazu hutsunerik utzi hitz egin nahi ez duzun denboraldietan: horien gainean galdetuko dizute.
  • Beherago hainbat formatu-txantiloi dituzu LaTeX-en, adibideekin. Testu-lanketako edozein programarekin ere egin dezakezu. Batzuetan, oso gutxitan, eskuz idaztea eskatuko dizute. 
  • Ahal baduzu, txerta ezazu egungo argazki bat, "eskaneatuta" edo klip batekin gaineratuta (jar iezaziozu atzealdean izena, halabeharrez dokumentaziotik bereiziz gero norena den jakin dezaten).
  • Ahal baduzu, bidali aurretik, emaiozu hirugarren pertsona bati irakur dezan, bere iritzia eman diezazun.
  • Esan egin behar al da? Ez du sintaxi eta ortografia akatsik eduki behar. Dauden zuzentzaile ortografiko guztiekin (baita doan ere), gaur egun zaila da ortografia akats bat justifikatzea.

Formatuak LaTeX-en

Gauzak egiteko modu desberdina duten hainbat daude. ".ins" eta ".dtx" fitxategiak ikusten dituzunean, LaTeX pasa behar diezu, beharrezkoa sortzeko.

Zure lana Zientzia eta Teknologia Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektu batean kolaboratzaile edo bekaduna izatea bada, curriculum-eredu desberdina behar duzu: "akademikoa". Laguntza behar izanez gero, zuzen zaitez webmasterrarengana.