Bilera birtualak Blackboard Collaborate Ultra-rekin

Tresnaren aurkezpena

Bilera birtualak batez ere, hezkuntza arloan sortzeko tresna da. Prestakuntza saioak, tutoretzak, tailerrak... egiteko baliagarria izango da. Momentuko komunikazioa ahalbidetzen duen kanal ezberdinak (txat, audio, bideo), edukiak aurkezteko berariazko tresnak, aplikazioak partekatuz gure pantailan egiten ari garena beste erabiltzaileei erakusteko aukera, arbel digitala eta erabiltzaileak moderatzeko tresnak ditu.

Bilera guneen sorrera eGelaPI eta eGela bertatik egiten da. Ondoren azaltzen diren argibideak ikusi.

Tresnaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko komenigarria da nabigatzaileen bertsioei buruzko zehaztasunak aztertzea - ondoren zehaztuko direnak.

Bideoak

  1. Ezarpen eta funtzionalitate azpimarragarrienak
  2. Tresnaren funtzionaliteen erakustaldia

 

Moderatzaile rola (IIP/AZP)

Gela birtualaren baitan (eGela edo eGelaPI)

eGela edo eGelaPI bidez bilera birtualak sortzeak erabiltzaileen kudeaketa errazten du- gela birtualean duten rol berarekin (ikasle, irakasle) eramaten dituelako bilera birtualeko gunera (moderatzaile, partaide). Bilera grabatzea aukeratuz gero, grabaketa automatikoki gela birtualean argitaratuko da.

Bilera birtualak gela birtualetik KANPO

Zerbitzu pilotura sarbidea ondorengo helbidean: http://go.ehu.eus/bbc.

Aplikazio honen ezaugarriak:

  • gela birtualetatik KANPO bilera birtualak gauzatzeko saioak sortu eta kudeatzea ahalbidetzen du
  • UPV/EHUko IIP eta AZP erabiltzaile guztiek eskuragarri izango dute
  • saioa sortzen duen erabiltzaileak moderatzaile rola izango du eta beste partaide guztiei gonbidatu esteka bidali ahal izango die
  • behin saioaren barne, moderatzaileak edozeini aurkezle baimena eman ahal izango dio

 

Partaide rola