Bideoa editatzeko aretoa

Bideoa editatzeko aretoak multimedia-edukiak (argazki ukituak, lokuzioen grabazioa, bideo-edizioa…) editatzeko tresna informatiko egokiak erabiltzeko aukera eskaintzen die irakasleei. eCampusen talde teknikoak, gainera, ekipo horiek erabiltzen laguntzen du.

Ekipoetan instalatutako aplikazioetako batzuk hauek dira:

  • Camtasia Studio (irakasleek bideo tutorialak egiteko aplikazioa. Erabilera erreza eta intuitiboa). 
  • Adobe Premiere Pro
  • Adobe After Effects
  • Adobe Photoshop

Bideo-aretorako sarbidea eskatzeko, bidali posta bat ecampus@ehu.eus helbidera, labur-labur azalduta egin beharreko lanaren ezaugarriak.