Blackboard Collaborate Ultra bilera gunera sarbidea
Nabigatzaile eta sistema eragileekin bateragarritasuna
Ondorengo helbidean nabigatzaile eta sistema eragileei buruzko eguneratutako informazioa aurki daiteke.
https://help.blackboard.com/es-es/Collaborate/Ultra/Moderator/Get_Started/Browser_Support
2020/03/11an deskargatutako taula honetan nabigatzaile eta sistema eragile bateragarriak azaltzen dira- garrantzitsua da nabigatzaileen bertsio eguneratuak izatea.

Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak
Audio irteera konprobatu (bilerara sartu aurretik)
Bilera gunera sartu aurretik ekipoan aukeratu dagoen audio irteera konprobatzea komeni da. Ondorengo irudian Window 7 sistema eragilea duen ordenagailuko ezarpen aukerak ikus daitezke.

Ondorengo irudian, erreprodukzio gailuen aukeraketa ahalbidetzen duen gunea erakusten da.

Ordenagailuan audio erreprodukziorako eskuragarri dauden gailuen zerrenda azaltzen da. Marka edo seinale orlegiak lehenetsitako gailuak zeintzuk diren adierazten du. Beste aukeraren bat lehenetsi bezala aukeratzeko, eskuin botoiarekin nahi den gailuaren gainean klik egin beharko da.
Mikrofonoa partekatu (audio sarrera)
Saioa hastean, lehenetsitako audio gailua (1) eta bide horretatik sartzen den doinu maila adierazten dira (2). Gainera, menu hedagarri batean (3) ordenagailuan erabilgarri dauden gailuen zerrenda zabaltzen da, beraietako bat aukeratu nahi izanez gero.
Audio maila onargarria izanez gero, “Sí funciona” sakatu (4). Horrela ez balitz, “No, necesito ayuda”.

Aukeraketa hau aplikazioan egin beharrean, nabigatzailean egitea ere posible da (Firefox pantaila harrapaketa).

Kamera partekatu
Audio sarrerarako gailua aukeratu ondoren, nabigatzaileak kamera gailu hori erabiltzeko baimena eskatuko digu:


Ondoren, kamera erabiltzeko prest dagoela baieztatzeko eskatzen da, “Si funciona” aukeratuz (1). Kamerak ez du irudirik azalduko behealdean azaltzen den kamera ikonoa sakatu eta aktibatzen den arte (2).

Audio eta bideo ezarpenak
Ondorengo irudian “Nire ezarpenak”(Mis ajustes) “Audio eta bideo ezarpenak” (Ajustes de audio y video) atalaren baitan dauden aukerak ikus daitezke. (ikus "Saioak moderatzea eta edukiak aurkeztea").
Gailuak egoki funtzionatu ezean, baimenak esleitzeko prozesua eta audio eta kamera konfiguratzea berrabiarazi daitezke (1).
Gainera, bilerako partaide orok gunearen zenbakia eta pin pertsonala erabil ditzake (2) audioa jaso eta emateko. PIN zenbakia erabiltzaile bakoitzarentzat ezberdina da eta ohiko audio sarbide-irteerak baliogabetzen ditu.

Bestalde, emandako baimenak bertan behera utz daitezke adierazitako elementuaren gainean sakatuz.

Tutorialak (erabiltzaileentzako tour-ak)
Lehenengoz bilera gunean ordenagailu batetik sartzean, “tutoriala hasi” (iniciar tutorial) aukera azaltzen da (1). Aukera hau beranduagorako utzi nahi izanez gero, “beranduago” (más tarde) (2) aukeratu.
