Saioaren interakzioak dinamizatzea (egoerak, audio- eta bideo-kontrola eta hitz-txandak)
Kontrolgune honek 4 elementu ditu: “Nire egoera eta Ezarpenak” (1) (Mi estado y Ajustes), “Audioa partekatu” (2) ( Compartir audio), “Bideoa partekatu” (3) (Compartir video) eta “Eskua altxatu” (4) (Levantar la mano).

Nire egoera eta ezarpenak (Feedback azkarrak "egoeraren" bidez)
Botoi hau sakatuz (1), partaideen artean emotikonoen bidez bakoitzaren momentuko egoera adieraztea ahalbidetzen da.

Honela, galdeketa edo sondeo azkarrak egin eta feedback arinak jaso daitezke. Emotikono hauek erabiltzaileen zerrendan 30 segundoko denbora tartean erakutsiko dira. (1).

Audio eta bideo kontrolak
Botoi hauek bileran norbere audio eta bideoa aktibatu eta desaktibatzeko aukera eskaintzen dute.

Ondokoa gomendatzen da:
- Audioa desaktibatu hitz egiten ez denean, soinu itzulerak sahiesteko.
- Bideoa desaktibatu pantailaren gehiengoan okupatzen duen edukia partekatzen denean eta konexio arazoak hatzematen direnean.
Eskua altxatu
“Eskua altxatu” (“levantar la mano”) botoiak partaideei hitza eskatzeko aukera ematen die. Hurrengo irudian aukera hau aktibatuta agertzen da.

Erabiltzailearen ikonoaren alboan azaltzen den zenbakiak hitza eskatu dutenen arteko hurrenkera identifikatzen du (1). Gainera, moderatzaileak “eskua jaitsi” diezaioke hitza eskatu dionari.
