Saioak moderatzea eta edukiak aurkeztea

Ondorengo pantaila harrapaketan alboetako panelak ikusgai daudelarik, aukera guztiak ikus daitezke.

Aplikazioaren funtzionalitateak jasotzen dituen pantaila

Hurrengo elementuak nabarmenduko dira:

  1. Ezkerraldeko menu zabalgarria. Ezkerraldean goialdean azaltzen den ikonoan (1.1.) sakatuz zabaltzen da . Berton azaltzen dira “Grabaketa hasi”(Iniciar grabación)(1.2) eta “Saioa itxi” (1.3)(Cerrar sesión) aukerak ere.

  2. Eskuinaldeko menu zabalgarria. Eskuinaldean behealdean dagoen ikonoan sakatuz zabaltzen da menu hau (2.1). Behealde horretan aurkitzen dira baita “Txat” (Chat), “Partaideak”(Asistentes), “Edukiak partekatu”(Compartir contenido) eta “Nire ezarpenak”(Mis ajustes) aukerak ere.

  3. Erdigunean behealdeko azaltzen diren aukerak: “Nire egoera eta Ezarpenak” (Mi estado y Ajustes), “Audioa partekatu” (Compartir audio), “Bideoa partekatu” (Compartir vídeo) eta “Eskua altxatu” (Levantar la mano).

Grabazioak kontrolatzea eta deskargatzea eta saioa ixtea (Eskuinaldeko menuan azaltzen diren aukerak moderatzaile rolarekin)

Atal honetan grabaketak egiteko aukera azpimarratuko dugu, irudian agertzen den bezala (1).  Ikusi aurrerago grabazioen kudeaketari buruzko atal espezifikoa. Gainera, behealdean, saioa ixteko ("Cerrar sesión") aukera dago (2).

Grabaketak egiteko aukera

Edukiak, bertaratuak eta baimenak kudeatzea eta doikuntza pertsonalak egitea (Eskuinaldeko menuan azaltzen diren aukerak moderatzaile rolarekin)

Nire ezarpenak (Pertsonalak eta saioarenak)

Audio eta bideo ezarpenak

Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak” atalean azaldu dira  kontuan izan beharrekoak (kontsultatu atal hau)

Jakinarazpenei buruzko ezarpenak

Ezarpen hauek jakinarazpenak kudeatzea ahalbidetzen dute, adibidez, “Norbait saiora sartu edo irten denean”,  “Norbaitek txat bidez mezua argitaratzen duenean”, “Norbaitek eskua altxatzen duenean”. Ezarpen hauek erabiltzaileenak dira, pertsonalak. Beraz, saio bakoitzaren hasieran erabiltzaileei  gehien komeni zaiena aukera dezaketela azaltzea gomendatzen da.  

Saioaren ezarpenak

Atal honetan zehazten dira “Partaide” (Participante) rolak izango dituen baimenak. eGela / eGelaPI plataformetatik bilera gunea sortzen denean, baimen guztiak markatuta azaltzen dira. Konfigurazio hau aldatzea gomendatzen da transmisioen kalitatea bermatzeko eta soinu itzulerak saihesteko.

Partaide rolak - baimenak

Edukiak partekatu (Pantaila partekatu, Fitxategiak aurkeztu eta Arbela)

Arbel hutsa partekatu

Arbelak marrak eta formak egiteko aukera  eta testua idazteko aukera eskaintzen ditu.

Aplikazioa / Pantaila partekatu

“Aplikazioa / pantaila partekatu” (Compartir aplicación / pantalla) (1)* gainean sakatuz gero, aparteko leiho bat zabalduko da, non “Pantaila osoa” (Toda la pantaila) (2.1), “Aplikazioko leiho” ( Ventana de la aplicación) (2.2) eta “Chormeko fitxa” (Pestaña de Chrome) **(2.3) aukera daitezkeen. Horietako bat aukeratu ondoren (3), “Partekatu” (Compartir) botoia aktibatuko da (4).

Edukia partekatu

* Pantaila harrapaketa hau Chrome nabigatzailearekin egin da.
** Aukera hau Chrome nabigatzailea erabiltzen denean dago eskuragarri soilik.

“Pantaila osoa” (Toda la pantalla) edo bilera gauzatzen ari den leihoa “Aplikazioko leihoa” aukeratuta partekatuz gero, kiribil bat sortuko da bertan dagoen edukiarekin- irudian ikus daitekeen bezala:

Leihoen kiribila

Hau gertatuz gero, fitxaz aldatzea nahiko da efektu hau desagertzeko. Baina agertzea saihesteko, ondorengo prozedura jarrai daiteke:

  • Nabigatzaileko bi leiho erabili, bata bilera gunerako eta bestea, erakutsi nahi diren edukietarako.
  • Edukia partekatzean “Aplikazioko leihoa” (Ventana de la aplicación) aukeratu eta bilera birtuala gauzatzen ari ez den leihoa aukeratu.  

Gaineratu behar da baita, “Pantaila osoa” (Pantalla completa) edo “Chromeko fitxa” (1) (Pestaña de Chrome) aukerak aukeratuz gero, gunean sortzen ari den audioa transmititzea posible da. Ondorengo irudian UPV/EHUko Yotube (2) ataria aukeratu da eta bertan “Audioa partekatu” (3) (Compartir audio) aukera markatu da.       

Youtube audioa partekatu

Edukia partekatzen bukatzeko, goialdean eskuinean azaltzen den “Stop” ikonoa sakatu beharko da (1).

Edukia partekatzen bukatzea

Fitxategiak partekatu

Fitxategi bat partekatzeko, “Fitxategiak gehitu” (Agregar archivos) (1) sakatu edo fitxategia laukizuzen gris honetara ekarri (arrastatu).

Fitxategiak partekatu

Irudian irakur daitekeen bezala, irudi fitxategiak, Powerpoint aurkezpenak eta PDF.ak parteka daitezke soilik.

Fitxategi partekatuen formatua bihurtu

Irudiak erakusteko eraldatu behar dira (2), prozesu honek pare bat minutu iraun ditzake tamaina handiko fitxategiak izanez gero. Beraz, ikasleekin saioa edo bilera hasi aurretik fitxategiak igota izatea gomendatzen da.

Fitxategi partekatuak igo

Fitxategiak eraldatu direnean “Partekatu orain” (Compartir ahora) (1) aukera daiteke.

Partekatu beharreko diapositiba hautatzea

“Partekatu orain” (Compartir ahora) sakatu ondore, dokumentuko orriak partekatzeko prest daude (1). Beraietako bat aukeratzen ez den bitartean ez zaie pantailan partaideei erakutsiko.

Diapositiba partekatuak ikusi

Behealdean  azaltzen diren geziekin orrietan aurrera egitea posible izango da.    

Fitxategi hauek, partekatzen diren arte. irakaslearen esku daude bakarrik.

Partaideak (Partaideen zerrenda eta aurkezle bihurtu)

Atal honetan partaideen zerrenda ikus daiteke, rol ezberdinen arabera sailkatuta, irudian ikus daitekeen bezala:  

Partaideen zerrenda

Saioko partaide bakoitzeko mikrofonoa aktibatuta duen (1), izena (2), seinalearen kalitatea (3)  eta partaideen kontrol panela (4).

Ondoko irudian “partaideen kontrol panelak”(Controles del asistente) eskaintzen dituen aukerak ikus daitezke.

Partaideen kontrolak

Aukera hauekin moderatzaileak ondoko ekintzak baimentzen ditu: “txat mezu zehatz bat bidali” (“Enviar un mensaje de chat directo” ), “aurkezle bihurtu” (Convertir en presentador), “isilarazi” (Silenciar) eta “saiotik atera” (Eliminar de la sesión) . Erabiltzaile bat isilarazten denean ez da zaio bere mikrofonoa aktibatzeko baimena kentzen; itzulera edo erretornoak sortzen dituen mikrofonoa isiltzeko modu bat da soilik.

Hurrengo irudian ikus daiteke, nola “partaide” (participante) rola izan duen bati “aurkezle”(presentador) rola eman dakiokeen. 

Partaide bati aurkezle rola ematea

Txat komunikazio tresna

“Txat” (chat) tresnak komunikazio bide azkar bat mantentzeko aukera eskaintzen du, zalantzak argitzeko edo izan daitezkeen konexio arazoak konpontzeko. Irudian ikus daitekeen bezala, “txat” bat dago “moderatzaile rola dutenentzat, eta beste bat, orokorra.

Txat tresna