Grabaketak

Grabazioak hasteko, "Iniciar grabación" (1) sakatu behar da ezkerreko alboko panelean. Rol moderatzailea duten erabiltzaileek bakarrik erabil dezakete aukera hori.

 

Hasi grabazioa

Grabazio bat hasi denean, bertaratutako guztiek ikus dezakete seinale adierazgarria (1). Gainera, sortzen ari den mezu batek saioa hasi dela iragartzen du (2).

Grabazioaren hasieraren marka

Grabazio bat gelditzeko, sakatu "Detener grabación" (1)

Grabazioa gelditzeko aukera

eGela/eGelaPI ikastaro baten grabazioak jardueraren orrian erakusten dira.

eGela / eGelaPI bidez sortutako saioetan grabaketak


https://ehu.eus/bilerak webgunetik sortutako aretoetan egindako grabazioen kasuan, grabazioak ezkerreko (1) goitibeherako zutabean aurki daitezke, grabazioak atalean (2). Grabazioaren izenaren gainean sakatuta (3), "Mirar ahora" aukera agertuko da, eta horrek bideoaren erreprodukzioa irekiko du nabigatzailearen beste erlaitz batean.

eGela edo eGelaPItik kanpo sortutako guneetan grabaketak

Grabazioak argitaratzeko aukerak

Atal honetan,  saio bateko grabazioak UPV/EHUko beste zerbitzu batzuen bidez argitaratzeko prozedura azaltzen da.

 EHUtb bideo biltegia

EHUtb zerbitzuak (https://ehutb.ehu.eus/) bideoak argitaratzea eta hauek talde jakin batzuei murriztea (Saila, Irakaslegoa, Unibertsitatea, Internet) edo pasahitzaren bidez eskuragarri izatea ahalbidetzen du..

Multimedia edukiak EHUtb Zerbitzura igoteko beharrezkoa da, lehenik EHUtb Zerbitzuan alta emanda izatea – hau CAU bidez egin behar da (154400 o cau@ehu.eus/ kontaktu eta ordutegiei buruzko informazioa ondoko helbidean)

Bideoa berria igo edo argitaratzeko bete beharreko inprimakian (1), “Metadatuak” atalean (3) bera ikusteko aukera izango duen taldea  zehazteko aukera ematen da. Bideo hau eGelan txertatzeko “internet” aukeratu beharko da. 

Metadatuak bideoetan EHUtb-en
Bideoaren barreieatze profila

Bideoa argitaratu ondoren, pasahitza ezar daiteke gainera. Lehenik eta behin, “Edukien kudeatzailea” atalera joan eta pasahitza ezarri nahi zaion bideoa aukeratu behar da. Irudian azaltzen den aukerara heltzeko orriaren behealdera joan beharko da.

“Publicación” atalean (1) “Barreieatze profila” (2) alda daiteke eta pasahitzaz babestua izatea aukera daiteke baita (3), zeina eGela edo eGelaPIn argitara daiteke bideoaren estekarekin batera. Ez da posible bideoak txertatzea sarbiderako pasahitza ezarrita duten ikastaroetan.  

Informazio gehiago EHUtb-eskuliburuan: https://ehutb.ehu.eus/help

EHUbox biltegiratze zerbitzua

Zerbitzu honen helburu nagusia bideoen biltegi izatea da. Ondoren azaltzen den bezala, EHUbox-en dagoen bideo bat partekatu eta zuzeneko erreprodukzioa posible den arren, arazoak izan daitezke  hartzaileak konexio ona ez daukanean.

IIP eta AZP ko LDAP kontu guztiek 50GB-eko biltegi gunea  esleituta daukate (eskuliburua). Bideo fitxategi  bat igo ondoren “Partekatu” (Compartir) (1) ikonoa aukera daiteke eta zabalgarriko (2) aukerak eskuragarri izango dira  aurkezten diren. Partekatzeko esteka sor daiteke gorriz adierazitako “+” seinua sakatuz (3).  

EHUboxen bideoak biltegiratzea

Esteka sortu ondoren, kopiatzea ahalbidetzen duen ikonoa azalduko da. Esteka hau ikastaro batean argitara daiteke eta honek kanpo-orri batera eramango du erabiltzailea non ikusi edo deskargatzeko aukera eskainiko zaizkion- irudian ikus daitekeen bezala.

Bideoa bistaratzea edo deskargatzea

Informazio gehiago​​​​​​​ https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/ehubox