Aginte Panela: Profila eta Aukerak

Erabiltzailearekin zer ikusi zuzena duten gaiak elkartu dira menu honetan.

Aginte-panela, Profila, Kalifikazioak (matrikulatutako ikastaro guztietako kalifikazio orokorra), Mezuak eta Aukerak menu honetan daude orain eskuragarri. Aukera guzti hauek aurreko bertsioan Kudeaketa > Nire Profilaren ezarpenak atalean ageri ziren.

"Profila editatu" aukeraren baitan ageri ziren aukera batzuk orain "Aukerak" barruan azaltzen dira. Hala nola, "foroetako mezuak e-postaz nola jaso",  Aginte panela > Aukerak > Erabiltzailearen kontua > Foroaren hobespenak baitan azaltzen da.