Lehenengo argitaratze data:
2015/03/06
Ondokoa jakinarazten dizuegu:
UPV/EHUk unibertsitateko kideen esku jarri du irakaskuntza plataforma telematiko bat, eGela PI deitua, arautu gabeko irakaskuntzari laguntzeko tresna gisa. Graduko edo graduondoko berezko tituluen eta ikastaro osagarrien arloan erabil daiteke. Halaber, plataforma honetan egongo dira irakasle eta ikertzaileentzako edo AZPko langileentzako prestakuntza ikastaroak eta unibertsitateko kudeaketarekin edo ikerketarekin lotutako beste jarduera mota batzuk; betiere, UPV/EHUko administrazio unitate edo organo baten babesa badute (zerbitzua, saila, ikerketa taldea…).
**** Ez dira eGelaPIn, irakaskuntza arautuko (Gradu edo Master Ofizialen kasua) irakasgaiei dagozkien eskariak onartuko, izan ere, horientzat eGela plataforma baitago
Irakaskuntza plataforma telematiko honetara sartzeko nabigatzailean idatzi beharreko helbide hau da: https://egelapi.ehu.es/
Informazio lagungarria Campus Birtualeko web orrian duzue
Plataformaren arloko gorabeherez Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ/CAU) arduratuko da, eGela plataformaren kasuan bezala.
Ondo izan