eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

E-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko VII. Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/12

E-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko VII. Jardunaldiak 2016eko ekainaren 16an Aurreko e-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko jardunaldien ekimenari jarraituz, Campus Birtualak zazpigarren edizioa antolatuko du. Oraingo honetan hitzaldien ardatz nagusi graduko irakasgaietan eGela aplikazioa erabiliz izan daitezkeen esperientzi trukatzeak eta MOOC ikastaroen kudeaketa izango dira. Jardunaldia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako (Leioa) Juliana Agirrezabal Aretoan izango da. Sarrera dohainik izango da baina ezinbestekoa izango da aurrez izen-ematea .


Jardunaldiaren lekua eta data

Leioa (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabal Aretoa)

Jardunaldia 2016ko ekainaren 16an da. Goizeko 9etan hasi eta 14:00etan bukatuko da -atsedenaldirako etena barne.
Programa

     9:00 - Agurra eta irekiera hitzak.
          Amaya Zárraga and. UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordea
     9:15 – Gonbidatutako hitzaldiak
        Camen Fernández Morante (Santiago de Compostelako Unibertsitatea)
        Julio Barroso Osuna (Sevillako Unibertsitatea)
     10: 15 – UPV/EHUn praktika zuzenen inguruko esperientziak.
        Moderatzaile: Carlos Castaño. Ingurune Digitaletako Zuzendaria. UPV/EHU
      12:00 – Atsedenaldia.
      12:30 – MOOC ikastaroak  (Online Ikastaro Ireki Masiboak) UPV/EHUn
           MOOC ikastaroen deialdiaren aurkezpena.- Inmaculada Maiz. Antolakuntza Akademikoko eta Campus Birtualeko Zuzendaria.
          MOOC ikastaroetako esperientziak:
      14:00 – Jardunaldiaren amaiera.


Inskripzioa

Esteka honetan aurkituko duzu izena emateko imprimaketa.
Bidaiak

Gipuzkoa eta Arabako Campusetatik datozenentzat Campus Birtualak garraioa jarriko du.

Jardunaldia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako (Leioa)  Juliana Agirrezabal Aretoan izango da.