Irakasle eta ikertzaileentzako G9-ren prestakuntza-plana

Aurtongoa Irakasle eta Ikertzaileentzako IX Prestakuntza Plana da eta eskaintza, osorik online eta doakoa dena, 32 ikastarok osatzen dute, ondoko 4 arlotan banatzen direlarik:

  • On-line formatzaileentzako Prestakuntza
  • Hezkuntza Digitalerako Metodologia
  • Hezkuntza Material eta Baliabide Digitalak
  • Ikaskuntzarako Ebaluazioa
Izen-emateko epea 2021eko otsailaren 3tik 23ra da.

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

UPV/EHUko portfolio elektronikoaren zerbitzu berria, eGelaPortfolio, martxan da

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/15

Dagoeneko eskuragarri dago unibertsitateko kide guztientzat portfolio elektronikoaren zerbitzua, eGelaPortfolio.

 

eGelaPortfolio-k esperientziak, ikastaldiak eta ikasketa prozesuan zehar lortutako emaitzak islatzen dituzten portfolio elektronikoak sortu, gorde eta aurkeztea ahalbidetzen du. Plataforma berria hau unibertsitateko kide guztientzat zabalik dago, ikasleentzat, irakasleentzat eta administrazio eta zerbituzetako langileentzat.

 

Informazio gehiago eta plataformara sarbidea eCampusen web-orriaren bidez: : www.ehu.eus/ecampus/egelaportfolio

 

Honi buruzko zalantza eta kontsultak ecampus@ehu.eus posta elektroniko helbidera mezua bidaliz.