eCampus

eCampus

Digitalizazioa - Berrikuntza - Laguntza

Orrialde hau da Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) sarbide zentralizatua ikaskuntza-ingurune birtualetara, prestakuntza-baliabideetara eta jarduera akademikoari laguntzeko zerbitzuetara. eCampus da irakaskuntza presentzialaren testuinguruan teknologia digitalen erabilera pedagogikoa sustatu eta errazteko ardura duen unibertsitate-zerbitzua.

-Teknologiarekin eraldatu, helburuarekin berritu, laguntzaz hazi-

Kontuan Hartzekoak

Kontuan Hartzekoak

Ikasgela Birtualen Aldaketa Egutegia

Ikasgela Birtualak

Ikasgela Birtualak

Prestakuntza iraunkorrerako gela birtualak

Prestakuntza iraunkorrerako laguntza

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea

Albisteak

eGela PI: Kanpoko kontuentzako* sarbide berria

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/09

eGelako PI plataforman sartzeko modu berri bat gehitu da, RedIris-en edo edugain-en federatutako beste erakunde batzuetako pertsonentzat. Hor biltzen dira unibertsitate gehienak.

Erabiltzaile hauek sarbide berriaren bidez zuzenean sartu ahal izango dira beraien erakundetako identitate korporatiboak erabiliz. Garrantzitsua da jatorrizko erakundea erakunde federatuen zerrendan * dagoela egiaztatzea.

Jatorrizko erakundea aurreko erakunde federatuen zerrendan ez badago, eGelaPira sartu ahal izateko “BESTEAK” erabiltzaile bat izan beharko dute- Euskal Herriko Unibertsitateko IIP edo TKZEL batek GAUR bidez sortutakoa.