2019/20 ikasturte aldaketaren egutegia

Geldialdi teknikoak Ikasgela Birtualen Kudeatzailea zerbitzuan bakarrik izango du eragina. Aplikazioa aldatzen da:

  • 2019ko ekainaren 17ra arte: normaltasunez erabili ahal izango da, kudeaketacvb.ehu.es helbidean, eta GAUR 2018/19 ikasturtearekin lotuta egongo da.
  • 2019ko ekainaren 18 eta 20 bitartean: zerbitzuz kanpo.
  • 2019ko ekainaren 21tik aurrera: eskuragarri izango da Kudeatzaile BERRIA (https://gestion.ehu.es/gav) eta GAUR 2019/20 ikasturtearekin lotuta.

Geldialdi teknikoadk ez du eGelan 18/19an eraginik izango eta 2019ko irailaren 27ra arte sartu ahal izango da:

  • eGela 2018/19 ikasturtean, 2019ko irailaren 27ra arte etenik gabe normaltasunez funtzionatzen jarraituko duena.
  • eGela 2019/20 ikasturtean, 2019ko ekainaren 21etik aurrera eskura izango dena.