Irakaskuntza Birtualari buruzko txostenak

UPV/EHUko Estatutuen arabera Sailek irakaskuntza koordinatu eta ematen dute (133 artikulua eta ondokoak). Horregatik irakaskuntzaren zertifikatuak Sailei dagokie. eCampusek irakasleen esku jartzen duena txosten bat da, txosten horretan agertzen den informazioa eCampuseren web gunean argitaratutako baldintzekin bat dator.eCampuseko txostenaren asmoa ez da, inolaz ere, Sailen eskumenak urratzea.

2017/18 ikasturtea

Indarrean dagoen 2017/18 ikasturtearen txostenak http:/kudeaketacvb.ehu.es helbidetik lortuko dira. Horretarako, erregistraturiko datuak bi unetan berrituko dira: 2018ko urtarrilaren 30ean eta 2018ko ekainaren 1ean.

Gela Birtualen Kudeatzailera (http:/kudeaketacvb.ehu.es) sartuta irakasleak dagokion txostena lor dezake Txostenak/Informes estekaren bitartez (gezi gorria ikusi ondoko irudian).

Irakasle baten jarduera irakasgai zehatz batetan birtualtzat hartzeko, eta ondorioz irakaskuntza birtualari buruzko txostena luzatzeko, ondoko hiru baldintzak bete behar ditu:

  1. Irakasgaiari dagokion espazio birtualaren alta eCampuseko "Gela Birtualen Kudeatzaila"-ren bitartez eman izan da, horretarako jo ESKAERA BERRIA / NUEVA SOLICITUD izeneko blokera. Horrekin batera, irakasle taldeen kasuentzat gainerako iarakasleek Sartu / Incluirse eragiketa burutu dute ESKAERA BERRIA / NUEVA SOLICITUD izeneko bloke horretan (ikusi gezi beltza goiko irudian).
  2. GAUR aplikazioan irakasgaiaren eta taldearen dozentzia esleituta kredituak izatea.
  3. Gela birtualaren jarduera gutxienez 31 egunetan jarraian mantendu izan da.

 

 

2007/08 ikasturtetik 2017/18 ikasturtera

Gela Birtualen Kudeatzailetik (http:/kudeaketacvb.ehu.es) lorturiko txostenak 2007/08 eta 2017/18 ikasturteko datuak barneratzen ditu.