Kalifikazio taularen (laukitxoen) ezarpenak (balio baliogabetuak eta blokeatuak)

Behin edizioa aktibatuta kalifikazio taulan ondoko ekintzak egin daitezke:

  • Taulako laukitxo bakoitza eskuz editatu daitekeen gunea da. Hala eta guztiz ere, prozedura hau ez da aholkagarria datuen karga egitean arazoak sor baititzake. Aplikazioak marroi kolorez markatzen du eskuz sartutako balioa duen laukitxoa.
  • Laukitxo bakoitzean gurpil antzeko bat azaltzen da balio horren xedapenak editatzeko. Elementuren bat kalifikazio taulan eskuz aldatu eta “baliogabetu” (ingelesezko “overriden”) edo “blokeatu” bada, dagokion konfigurazio ezarpenetan “berrabiatu” (“reset”) daiteke- irudian ikus daitekeen bezala.

Balio baliogabetu edo blokeatuak