Nola antolatu jarduerak kategoria eta azpi-kategorietan

Kudeaketa > Ikastaroaren kudeaketa > Kalifikazio-liburuaren ezarpenak atalean jarduerak kategorietan antolatu eta irakasgaiaren egituraren arabera ordenatzeko aukera dago. Irudian ikus daitezke ikuspegi honek eskaintzen dituen aukerak.

Irakasgai baten “ikuspegi sinplea” kategoria eta azpi-kategoria batekin

  1. “Kategoriak eta azpi-kategoriak”: “gehitu kategoria” (1bis) botoiaren bidez azken kalkulua konfiguratzeko egitura osa daiteke (goiko irudian puntutxoekin adierazitakoa bi taulak ikusi). Kategoria bakoitzak “guztizko kalkulu” ezberdina izan dezake (Ekintzak > Editatu ikusi)
  2. “Pisuak”: elementuak kalkuluan izango duen pisua zehaztea ahalbidetzen du. Guztizko kalkuluko aukera batzuentzat soilik eskuragarri.
  3. Kategori baten “gehienezko kalifikazioa”k ponderazio mota ezberdinak ezartzeko aukera eskaintzen du. Agregazio metodoa zein den arabera kategorien gehienezko kalifikazioak guztizko kalkuluan eragin ezberdina izango du.
  4. “Ekintzak” zutabea”. Zutabe honetan elementuaren konfiguraziorako formularioa azaltzen da. Kategorien kasuan, berau ezabatzeko edo ezkutatzeko aukerak azaltzen dira. Kategorien  edizio formularioan “guztizko kalkulua” aukera daiteke. Kategoria bakoitzaren guztizko kalkuluaren metodoa, kategoria bakoitzaren behealdean azaltzen da (4bis)
  5. “Aukeratu” zutabean jarduerak aukeratu eta “Aukeratutako elementuak hona mugitu”(5bis) erabiliz beste kategoria batera eraman daiteke.
  6. “Mugitu” elementuak kalifikatzaile barruan. Ikonoaren gainean sakatzean elementua nora mugitu zehazteko aukera zabalduko da.
  7. Aldaketak gorde
  8. “Gehitu kalifikazio-elementua”: honi esker, aukeratuz gero kalifikazio taulari inolako jarduerarekin erlaziorik ez duen zutabe bat gehi dakioke.
“Kategoria eta azpi-kategoriak gehituz” aukerak, ikastaroko jarduerak antolatu eta  kalifikatzailean errazago aurkitzeko aukera eskaintzen du. Kategorien ezarpenetan aipagarria da “hutsik dauden kalifikazioak bakarrik baztertu” aukera, berez markatuta azaltzen dena, eta kalkuluak egitean hauek kontutan ez izatea dakar. Lana aurkeztu ez dutenak zigortu nahi izanez gero aukera hau desmarkatzea beharrezkoa da. (ikusi irudia)  

“Hutsik dauden kalifikazioak bakarrik baztertu” aukera berez markatua azaltzen da (“erakutsi gehiago” aukera sakatzea beharrezko da berau ikusteko )
Kategorian guztira “hutsik  dauden kalifikazioak bakarrik baztertu” markatuta
Kategorian guztira “hutsik  dauden kalifikazioak bakarrik baztertu” markatu barik