Nola konfiguratu kategorien eta ikastaroaren guztizko kalkuluak

Bai kategori orokorraren bai azpi-kategorien guztizko kalkuluak irudian azaltzen den zerrendatik aukeratutako “agregazio” metodoaren arabera kalkulatuko dira.

Erabilgarri dauden agregazio metodoak

Kalifikazioen batez besteko ponderatu sinplea

Hau da berez aukeratutako kalkulu mota. Kalifikazioen guztizkoen batez bestekoa egiten du.

A1 70/100, A2 20/80, A3 10/10, Kategorien guztira 100:
(0.7*100 + 0.25*80 + 1.0*10)/(100 + 80 + 10) = 0.526 --> 52.6/100

Kalifikazioen batez bestekoa ponderatua

Kalkulu mota honek aurrekoak bezala funtzionatzen du baina kalifikazio bakoitzari pisuak ezartzeko aukera eskaintzen du.

A1 70/100 peso 10, A2 20/80 peso 5, A3 10/10 peso 3, Kategorien guztira 100:
(0.7*10 + 0.25*5 + 1.0*3)/(10 + 5 + 3) = 0.625 --> 62.5/100

Kalifikazioen batura (ingeleses “Natural” eta euskaraz “Naturala”)

Metodo honek duen bereizgarria guztira 100 izan beharrean, kategoria bakoitzaren guztizko kalifikazioa berau osatzen duten elementu guztien gehienezko kalifikazioen baturaren lortzean datza. Elementu bakoitzari dagokion pisua ezartzeko aukera eskaintzen du.

A1 70/100, A2 20/80, A3 10/10, pisuak zehaztu barik. Kategorien guztira 190:
(70 + 20 + 10) --> 100 sobre 190 (100 + 80 + 10)