Zeintzuk dira kalifikazio liburuan islatzen diren jarduerak
Ondorengo irudi honetan azaltzen dira kalifikazio liburuan isla duten jarduerak, bai auto-ebaluazioa bai eskuzko ebaluazioa jasotzen dutenak ezberdinduz.

Galdetegiak izan ezik, beste jardueren ezarpenetan kalifikaziorik ez izateko aukera eskaintzen da, horrek kalifikazio liburutik kanpo gelditzea dakarrelarik. Gainera, “kalifikazio item” berriak gehi daitezke: taulako zutabeak ikasturteko jarduerekin zerikusirik ez dutenak, zeinak eskuz edo fitxategi bateko datuak inportatuz osa daitezkeen.
Ondorengo irudian zeregin baten ezarpenetan “Kalifikazioa” atalak azaltzen dituen aukerak ikus daitezke, hau da: kalifikaziorik ez, zenbakizko kalifikazioaren aukera (besterik aukeratu ezean 100 azaltzen delarik) edo aurretik zehaztutako eskala. (irudia ikusi).

Beste kontu bat izango da, jarduera bat ezkutuan dagoenean kalifikatzailean nolako isla duen (irudian Ekintzak ikusi). Irakaslearen ikuspuntutik, ez dago ezberdintasunik, jarduera grisez azaltzen dela salbu. Baina ikasleak jardueraren zerrenda ez ikusteaz gain, kategoriaren guztizko kalkulua ere ez du ikusiko - ezkutuko datu horrek kalkulu horretan eragina duelako. (irudiak ikusi).


Nola kalifikazio liburuko zutabeak zabaldu eta ezkutatu
“Kalifikazio liburuaren” bertsio berrian scroll egiteko aukera ez da azpialdean eta taularen eskuinaldean agertzen, baizik eta orrian bertan- mugitzea erraztuz.

Hala eta guztiz ere, praktika egokia izan daiteke lan egiten ari ez garen kategoriak kolapsatuta mantentzea. Ondorengo irudietan dauden hiru aukerak agertzen dira:



Aurreko irudietan kategoria orokorreko (ikastaroa) izenaren alboan azaltzen den ikonoa sakatuz erakusten diren aukerak azalduko ditugu- taulako zutabeak zabalduz edo kolapsatuz- hau da:
- Ikusi osoa
- Agregatuak baino ez
- Kalifikazioak baino ez
Aukera hauek erabiltzeak kalifikatzaileko lana erraz dezake.