Foroaren konfigurazioa eta harpidetza aukerak

eGelan foroa da komunikazio tresnarik garrantzitsuena, izan ere premia ezberdinetara egokitzen den komunikazio-sistema eskaintzan baitu. Erabilpen desberdinak dituzten foro mota ezberdinak existitzen dira. Irakasleak gainera, harpidetza aukerak zehaztu ditzake.

Foro bat sortzeko 1) “Edizio aktibatu” sakatu 2) nahi dugun blokean jarri 3) “Gehitu jarduera edo baliabidea” gainean sakatu eta 4) Foroa aukeratu.

Foro motak

  • Berrien foroa (Novedades): foro hau 0 blokean agertuko da, berez, eGelan ikastaro bat sortzean. Foro honen ezaugarrietako bat ikasle guztiak harpidetuta daudela eta bertan azaltzen diren mezuak erantzutea ezinezkoa dela da.
  • Erabilera orokorrerako foro arrunta: edonork has dezake gai berri bat eta sortuta daudenetan parte hartu.
  • Eztabaida arrunt bakarra: eztabaida gai bakar bat dauka bakarrik. Gai zehatz baten inguruko eztabaida baterako erabilgarri izan daiteke.
  • Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du: pertsona bakoitzak zehazki eztabaida gai berri bat bidal dezake eta guztiek erantzun dezakete
  • G et E foroa: foro hau erantzuna izatea nahi den galdera bat dagoenena erabiltzen da. G&E foroan, tutoreek galdera bat proposatu eta ikasleek erantzun posibleak igotzen dituzte. Foro mota honetan, ikasleak lehenik eta behin erantzuna ematea ezinbestekoa da besteenak ikusi ahal izateko.

Foroetara harpidetza konfiguratu eta egiaztatu

Foroaren ezarpenak zehazterakoan Harpidetza eta ajarraipena/ Harpidetza-mota atala azaltzen da. Aukerak ondoko hauek dira:

  • 1) Harpidetza aukeran (printzipioz ez da aktibatuta azaltzen baina erabiltzaileak aldatzerik badu)
  • 2) Harpidetza behartua
  • 3) Harpidetza automatikoa (printzipioz aktibatuta azaltzen da baina erabiltzaileak aldatzerik badu) eta
  • 4) Harpidetza desgaituta

Harpidetza motak

Berriak foroa (Avisos)

Ikastaro bat sortzen denean elementu bakar bat dauka, foro bat non ikasleek ezin duten parte hartu eta denak harpidetuta dauden. “Berriak” da foro honen izena.

Berriak

Eztabaida zehatzetara harpidetzeko aukera

Harpidetza aukerak

Foroak "harpidetza automatikoa" edo "harpidetza aukeran" baldin badu, eztabaida jakin batzuetara harpidetzeko aukera eskaintzen du- horretarako eztabaida baikoitzaren eskuinaldean azaltzen den ikonoa sakatuz:

  1. Ikono horrek, puntuak, eztabaida horretako jakinarazpenak ez dituela jasoko adierazten du
  2. Bigarren ikono honek, aldiz, jakinarazpenak jasoko dituela adierazten du

Eztabaidaren baitan harpidetuta edo harpidetzeko aukera ematen digun beste adierazle bat azaltzen da - ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.

Harpidetuta edo harpidetzeko aukerak

Harpidedun kopurua

Forora harpidetutakoen kontsulta egitean kopurua erakusten digu eta ikastaroan matrikulatuta daudenekin konparatu daiteke. Ondoren erakusten dugun irudian, ikastaroan 5 matrikulatuta daudela eta foroan, aldiz, 2  soilik daudela harpidetuta ikus daiteke.

Harpidedunak

OHARRA: informazio hau edizioa desaktibatuta dagoenean erakusten da. Aktibaturik izanez gero, irakasleari harpidetutakoen zerrenda aldatzeko aukera erakusten zaio.

Eztabaidak finkatu

Irakasleak eztabaida bat beti goialdean azal dadila finka dezake. Aukera hau eztabaidaren barne edo lehen mezua idaztean eskuragarri azaltzen da.

Eztabaidak finkatu

Eztabaida bat "finkatzen" denean ikono bat azaltzen da hori adieraziz.

Eztabaida finkatuta

Lotura iraunkorra

Foroetako mezu bakoitzak lotura iraunkor bat dauka, horrela aipamen zehatzagoak egiteko aukera dagoelarik.

Lotura iraunkorrak

"Lotura iraunkorra"(1.zkia irudian) aukeraren gainean sakatu ondoren, mezua marra urdin batekin ezberdintzen da (2. zkia iruridan) . Eztabaida mezura daraman esteka (3 zkia irudian) kopia daiteke.

Taldeekin lan egitean mezuak bikoiztu

Foro bat “talde moduan” konfiguratzen denean, irakasle rola duenak talde guztiei erakutsiko zaien mezu orokor bat idatz dezake, eta taldeak haina eztabaida-hari izan. Horretarako ondorengo irudian azaltzen den aukera markatu beharko da.

Mezu bat talde guztietara bidali