Mezularitza

eGelako partaide bati mezu bat bidaltzeko partaide zerrendara (“Partaide” atal) jo eta bere profilean sakatzea baino ez dugu. Behin bere profilean, mezua bidaltzeko formulariora daraman esteka azalduko da. Hurrengo irudian, IKASLE1 erabiltzailea IRAKASLE1aren profilera sartu da mezu bat bidaltzeko.

Profilean mezu bat bidaltzeko agertzen den esteka

“Mezua bidali” sakatzean, mezu horren edukia idazteko gunea zabaltzen da.

Mezua idazteko gunea

Mezu honen hartzaileak Nabigazioa > Nire profila >Mezuak bidez, “irakurri gabeko mezu bat” duela ikusiko du. Gainera erabiltzaileak jakinarazpenak nola konfiguratuta dituenaren arabera, beste jakinarazpen batzuk ere izan ahal izango ditu, hala nola: posta elektroniko bidez edo eGelara sartzean mezuaren aurrebista laster-leiho baten bidez erakutsiz.

Irakurri gabeko mezua

Behin mezua irakurtzean, mezu hau “Mezularitza-nabigazio” ko “azken aldiko elkarrizketak” bezala agertuko da.

Jasotako mezua

Komunikazio sistema hau egokia izan daiteke banakako jakinarazpenetarako, baina arazo batzuk ditu:

  • Talde bati bidalitako mezuetan, ez dira jasotzaile guztiak azaltzen mezuaren erregistroan.
  • Jakinarazpenak erabiltzaileek zehaztutako ezarpenen araberakoak dira, posible da beraz, mezuaren jasotzaileak berau inoiz ez irakurtzea.

Mezu bat ikasle guztiei bidali nahi izanez gero, FOROA da sistemarik egokiena.

Ikasle talde jakin bati mezua bidaltzeko, adibidez jarduera bat entregatu ez dutenei, eta bidalitako mezuen erregistro bat izateko, ondorengo prozedura jarraitu daiteke:

  1. Ikastaroaren baitan, Nabigazioa > Oraingo ikastaroa > Partaideak atalera joan
  2. Partaide guztiak ikusten ditugula baieztatu – berez lehenengo 20ak erakusten ditu- horretarako “erakutsi denak” (partaideen taularen azpian) sakatu.
  3. “Aukeratutako erabiltzaileekin / Mezua bidali” aukeratu zabaltzen den menu hedagarrian.
  4. Izen eta helbideak aukeratu eta kopiatu (ondorengo irudia ikusi)
  5. Kalkulu orri (MS Excel adib.) berri bat zabaldu eta bertan kopiatutakoa itsatsi
  6. Posta elektronikoen helbideak azaltzen dituen zutabea hautatu
  7. Azkenik, ohiko korreo aplikazioa erabiliz (eGela-z kanpokoa) jasotzaile eremuan aurretik hautatutako helbideak itsatsi

Partaide zerrenda aukeratu