Komunikaziorako tresnak

eGelak komunikaziorako bi tresna ditu: barne mezularitza, zeinari esker banakako edo talde mezuak bidaltzea posible den, eta foroak. Komunikaziorako sistema bi hauek posta elektronikoari lotuta daude. Profilaren ezarpenak zeintzuk direnen arabera, mezu bat mezularitza edo foro bitartez jasotzean, posible da jakinarazpena norbere kontuan jasotzea ere.

Atal honetan honen inguruko azalpen orokor bat emango da; baita posta elektroniko bidezko jakinarazpenak nola finkatu ere.