2020/21 ikasturte aldaketa: eGela 2019/20 gela birtualen segurtasun kopiak
Sistemak sortutako segurtasun kopia
2020ko ekainaren 18tik aurrera sistemak automatikoki sortu eta zerbitzarian biltzen du eGela 2019/20 plataforman dauden gela birtual bakoitzeko "Segurtasun kopia" bat.

Segurtasun kopien artxibo fisikoak ez dira irakasleen esku jarriko, eGela 2020/21 gela batean berreskuratzeko beharrezkoa ez delako.
Nola kontsulta daiteke segurtasun kopien "Nire biltegia"
Irakasle bakoitzak aukera izango du Ikasgela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) "Nire biltegia" atalean zerbitzarian bere izenean bilduta dauden aurreko ikasturteetako segurtasun kopiak ikusteko. Gainera, edozein kopia egungo ikasturteko gela batean berreskuratu ahal izango da:
- Segurtasun Kopiak - eGela 19/20
- Segurtasun Kopiak - eGela 18/19
- Segurtasun Kopiak - eGela 17/18
- Segurtasun Kopiak - eGela 16/17
- Segurtasun Kopiak ‐ eGela 15/16
- Segurtasun Kopiak ‐ eGela 14/15
- Segurtasun Kopiak ‐ Moodle 13/14
- Segurtasun Kopiak ‐ Moodle 12/13
- Segurtasun Kopiak ‐ Moodle 11/12
- Segurtasun Kopiak ‐ Moodle 10/11
- Segurtasun Kopiak ‐ Moodle 09/10

Zertarako balio dute "Nire biltegia"-n dauden segurtasun kopiek
Gela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) "Nire biltegia"‐n agertzen den edozein segurtasun kopia, nahi izanez gero, eGela 2020/21eko gela batean berreskuratzeko.
