Aurretiko urratsak

LDAP kontua balioztatu Webex zerbitzuan

Lehen aldiz sartu aurretik, zure kontua aktibatu behar duzu https://teams.webex.com helbidean zure posta korporatiboa sartuz eta, ondoren, zure LDAP erabiltzailearen datuak erabiliz. Urrats hau lehenengo aldian bakarrik egin behar da.

Mahaigaineko aplikazioa instalatu (aukerakoa)

Urrats hau aukerakoa da, Webex edozein web-nabigatzaile eguneratutik erabil daitekeelako. Mahaigaineko aplikazioak funtzionalitate gehigarri batzuk ditu.

Zure sistema eragileari (Windows, Linux, Mac, Androide eta iOS) dagokion aplikazioa deskarga daiteke helbide honetan: https://webex.com/downloads.

Aplikazio hori instalatzeko ez da behar administrazio-baimenik ekipoan, eta, beraz, arazorik gabe instala daiteke ekipo korporatiboan.

Eskuliburu honetan, Windows sistema eragilea eta 64 bit dituen ekipo batean instalatzeko urratsak azaltzen dira (1 eta 2).

Windows-en instalatzeko programatik nola deskargatu erakusten du

Deskargatutako fitxategiaren gainean sakatu instalazioa hasteko (1).

Deskargatutako fitxategia erakusten du

Aplikazioa instalatzea nahikoa da. Ez da beharrezkoa bertan erabiltzailea eta pasahitza sartzea. Aplikazioa automatikoki irekiko da bideokonferentzia batera konektatzen garenean, gure gune pertsonaletik edo eGela/eGelaPItik.

Nahi izanez gero, kontuaren datuak sar daitezke. Helbide elektroniko korporatiboa, @ehu.eus -en bukatzen dena, dagokion eremuan (1) sartu eta "Hurrengoa" (2) sakatu.

Webex aplikaziora ongi etorria emateko pantaila

Ondoren, LDAP kontua identifikatzeko formularioa (1) agertzen da.

LDAP bidez sartzeko pantaila erakusten du

Identifikazioa osatu ondoren, aplikazioa informazio pertsonalarekin erakusten da.

Lehenik eta behin, "Nire gela pertsonala" (1) atalerako esteka agertzen da, eta esteka hori beste pertsona batzuei bidal dakieke bertara sar daitezen. Norbait gure gela pertsonalera gonbidatzen dugunean, "Lobby" an geratuko da, "onarpenaren" zain.

Bigarrenik, sarbide azkarren taula (2) agertzen da, honako aukera hauekin:

  • "Bilera bat hasi" gela pertsonalean (2.1)
  • "Bilera batean sartu" (2.2); bertan, pertsona baten izena bilatu eta haren "gela pertsonala" aurki daiteke.
  • "Bilera bat planifikatu" (2.3), gune pertsonalean egin daitekeen bezala (ehu.eus/bilerak). Aplikazioan edo gune pertsonalean sortutako bilerak ez dira eGela edo eGelaPIn integratzen (ikus nola egin "Bilera bat sortu eGela/eGelaPIn" atalean). Ekitaldiak "Gune pertsonalean" bakarrik sor daitezke (https://ehu.eus/bilerak)

Azkenik, aplikazioaren behealdean, programatutako bileren zerrenda agertzen da (3). Zerrenda honetan, eGelatik edo eGelaPItik sortutako bilerak agertzen dira ere.

Webex meeting eskuliburuaren esteka honetan aplikazioaren pertsonalizazioari buruzko informazio gehiago dago.

Webex | pertsonalizatu zure aplikazioa