Bertaratutako bat aurkezle bihurtu

Bilera baten barruan, antolatzaileak edukia partekatzeko baimena du. Baimen hori beste partaide bati emateko, zabaldu "Partaideak" blokea” (1). Dagokion partaidearen gainean sakatu, zabaldu eskuineko botoiarekin eta sakatu "Aurkezle bihurtu" (1.2). Ekintza bera egin daiteke, halaber, aurkezle rola zein partaidek duen adierazten duen erretilu ikonoa (1.2) arrastatuz.

Aurkezle bihurtzeko aukera erakusten du

Aurkezle rola jaso duen bertaratutakoak beste partaide bati eman diezaioke. Antolatzaileak beti berreskura dezake edukia partekatzeko baimena.

Leiho partekatuak itxi egingo dira partekatu dituenak aurkezle izateari uzten dionean. Hala ere, fitxategiak, arbelak eta sondeoak dagozkien blokeetan mantenduko dira.

Parte-hartzaileen zerrenda erakusten du, rola esleitzeko