Bilelaren eszenatokia antolatu

Aplikazioarekin bileraren eszenatokia antolatu

"Diseinua" menutik (1) egiten den eszenatokiaren antolaketak erabiltzaile bakoitzak bistaratzen duenari bakarrik eragiten dio, "Nire eszenatokia guztiekin sinkronizatu" eta "Bertaratutakoen ikuspegia blokeatu eszenatokian soilik" aukerak erabili ezean, eskuragarri daudenak edukia partekatzen denean.

Lauki-sare moduaren ordez , “Taldekatuta” eta “Bata bestearen ondoan” (1.1) eszenatokiak erabil daitezke. Partaide baten edo batzuen irudia handia izango da nabarmendutako espazioan, eta gainerakoak, berriz, goiko aldean edo albokoan agertuko dira. Ikusi aurrerago agertokitik jartzeko/kentzeko aukerak

"Pantaila-ikuspegi osoa" (1.2), "Bideorik gabeko partaideak erakutsi" (1.3) eta "izenak erakustea/ezkutatzea" (1.4) aukerak ere eskuragarri daude.

Eszenatokia antolatzeko aukerak erakusten ditu

"Taldekatuta" edo "Bata bestearen ondoan" eszenatokia aukeratzen denean, partaide baten "hiru puntuak" (1) sakatu daitezke, partaide hori "Eszenatokira mugitzeko" (1.1). Ekintza hori "Partaideak" (2) paneleko laster-menutik (2.1) ere egin daiteke.

Eszenatokira mugitzeko aukera erakusten du

Nabigatzailearekin bileraren eszenatokia antolatu

"Diseinua" menutik (1) egiten den eszenatokiaren antolaketak erabiltzaile bakoitzak bistaratzen duenari bakarrik eragiten dio, "Nire eszenatokia guztiekin sinkronizatu" eta "Bertaratutakoen ikuspegia blokeatu eszenatokian soilik" aukerak erabili ezean, eskuragarri daudenak edukia partekatzen denean.

"Lauki-sare", "Taldekatuta" eta "Bata bestearen ondoan" eszenatokien artean (1.1) hauta daiteke. "Pantaila-ikuspegi osoa" (1.2) aktibatu, "Bideorik gabeko partaideak erakutsi" (1.3) eta "Izenak bideoetan" (1.4) agertzen diren ezar daiteke.

Eszenatoki bat diseinatzeko aukerak erakusten ditu