Bilera bat sortu eGela/eGelaPIn

"Webex" jarduera baten barruan, hainbat "bilera" (Meetings) sortu eta kudea daitezke. Bilera horiek data,ordu eta iraupen jakin bat dute.

Hurrengo irudian "Webex" jarduera agertzen da, "Virtual meetings" eta "Office hours" zerbitzuak aktibatu ondoren. Jardueraren izenaren azpian, deskribapena (1) ikusten da, "Erakutsi jardueraren deskribapena hastean" aukera markatu delako "Editatu ezarpenak" formularioan, "Orokorra" atalean.

Jarraian, eskuragarri dauden fitxak (2) agertzen dira. Hautatutako fitxa "Virtual meetings" (2.1) da. Fitxa horretan, bilera berriak sortzeko botoia dago ("New meeting", 2.2). Beheko aldean, hiru azpi-fitxa daude, eta, horietan, etorkizuneko bilerak ("Upcoming"), iraganekoak ("Past  Meetings") eta grabazioak ("Recordings")(3) erakutsiko dira.

Nola gehitu beste bilera bat erakusten du

"New meeting" sakatu ondoren, hurrengo irudian agertzen den formularioa agertuko da.

"Name" (1) atalean, bileraren izena, data eta iraupena zehaztu daiteke. Gainera, "Recurrence" (1.1) atalean, bilera egunero, astero edo hilero errepikatuko den ezar daiteke.

Aukera aurreratuen formulario bat ere zabal daiteke ("Show advanced options", 2 ):

EZ ALDATU “Guests can join the meeting” (2.1) aldaketa horrek ikasleak eGela/eGelaPItik sartzea eragotziko bailuke.

Halaber, aretoko sarrera blokea daiteke, zehaztutako denbora igaro ondoren (2.2) eta bilera automatikoki grabatu (2.3).

Bilera berria nola konfiguratu erakusten du

Hurrengo irudian, "Upcoming" (1) fitxan, sortutako bilera ("Ereduzko bilera", 2) agertzen da eta saio hau hasteko, editatzeko edo ezabatzeko ikonoak (2.1). "Filters" (3) menu zabalgarria ere erakusten da, zerrendan agertzen diren bileren irizpideak doitzeko.

Bileraren izenaren azpian (2) , bilera sortu duen irakaslearen izena agertzen da. Bilera hori bileraren sortzailearen gune pertsonalera eramango da. Ikusi “Funtzioak eta ezarpen osagarriak gune pertsonalean” > “Plangintza-aukerak” > “Antolatzailekideak eskuz edo automatikoki esleitu” atalean beste ezarpen osagarri batzuk eGela/eGelaPIko gela birtualeko beste irakasle batzuen rolari buruz Webex-eko bileran.

Sortu diren eta edita daitezkeen bileren zerrenda erakusten du
Irakasle bakoitzaren gune pertsonalean eGela edo eGelaPItik sortu dituen gela birtual guztien bilerak erakutsiko direnez, izen esanguratsuak erabiltzea gomendatzen da, zein irakasgairi dagozkion bereizteko.

Funtzioak eta ezarpen osagarriak Webex-eko “Gune pertsonalean”

"Gune pertsonalean" (https://ehu.webex.com)  konfigurazio osagarriak ezar daitezke bilera bakoitzerako. Sartzeko, sartu UPV/EHUko LDAP (IIP edo AZP) kredentzialak, aldez aurretik https://teams.webex.com helbidean balioztatu direnak (ikus “Aurretiko urratsak” atala).

"Gune pertsonalaren" "Hasiera" (1) orrian, Webex-eko bilera birtualekin lotutako hainbat aukera daude. "Gune pertsonal" hori ez da nahastu behar "Gela pertsonalarekin" (1.1). “Gela pertsonala” bilera-gela bat da, esteka iraunkor batekin, erabiltzaile bakoitzak nahi duenean erabil dezakeena eta data/ordu zehatzik ez duena.

"Hasiera" (1) orriaren behealdean, "Hurrengo bilerak" (1.2) atala dago. Bertan, eGela / eGelaPItik edo "Gune pertsonaletik" sortutako etorkizuneko bilerak agertuko dira. Zerrenda horretara "Bilerak" (2) orriaren bidez ere sar daiteke.

Bilera baten orri espezifikora sartzeko, sakatu bileraren izena (1.3).

Bileraren orri espezifikoan ikono-multzo bat dago (1). Bileraren esteka lortzeko, konfigurazio-formulariora sartzeko (1.1), bilera ezabatzeko eta ekitaldia egutegira gehitzeko informazioa deskargatzeko aukera ematen dute.

Gainera, beste aukera batzuk ere badaude:

  • "Talde-saioak aurrez esleitu" (2, ikus argibideakk hurrengo atalean),
  • "Hasi bilera bat" (3) orrialde honetatik, eGelatik egin beharrean.
  • “Nor dago gonbidatuta?" (4): eremu honetan UPV/EHUko helbide elektronikoak edo kanpokoak sar daitezke. Sartutako helbide elektronikoetara gonbidapenak bidaliko dira, bilerara sartzeko argibideekin.
  • “Bileraren informazioa" (5) atalak (irudian izenburua baino ez da ageri) informazio zehatza ematen du bilerara konektatzeko aukerei buruz (lotura, pasahitza, antolatzailearen gakoa)

Edizio ikonoa (1.1) sakatuta, ekitaldia konfiguratzeko formulariora sartuko gara.

Bilera bat konfiguratzeko aukerak erakusten ditu

Formulario honen lehen ataletan, hurrengo irudian lauki gorri batez adierazita (1), eGela/eGelaPItik datozen datuak agertzen dira, eta EZ DIRA ALDATU BEHAR, ikastaroaren bilerarekiko lotura galduko litzatekeelako.

Bileraren doikuntza osagarriak "Erakutsi aukera aurreratuak" (2) menu zabalgarrian daude.

Bilera bat konfiguratzeko formularioa erakusten du

Audioa konektatzeko aukerak

"Audioa konektatzeko aukerak" atalean (1), "Bertaratutakoak isilarazteko" (1.1) aukera nabarmentzen da. Hala ere, irakaskuntzarako, aukera lehenetsiari eustea izango da komenigarriena, hau da, ikasleak ez isiltzea bileran sartzerakoan.

Bilerako audioa konfiguratzeko aukerak erakusten ditu

Plangintza-aukerak

Antolatzailekideak eskuz edo automatikoki esleitu

"Plangintza-aukerak" (1) atalaren barruan, "Antolatzailekideak" (2) atala dago, antolatzailekideak eskuz edo automatikoki esleitzea ahalbidetzen duena.

Garrantzitsua da aukeretan aipatzen den “antolatzaile-kontua leku honetan” kontzeptua azaltzea. UPV/EHUrentzat, kontzeptu hori lizentzia korporatibo bat aktibatuta duen edozein pertsonari dagokio. Langile guztiek (IIP + AZP + "Besteak" LDAP kontuak "Faculty" ahalmenarekin) aktiba dezakete beren lizentzia (ikus "Aurretiko urratsak" atala).

Lehenengo aukera (2.1) hautatuz gero, bilera sortu duenak bakarrik izango du "Antolatzaile" rola. Bileran, zerrendatik laguntzaile bat aukeratu eta “Antolatzailekide” bihur dezake. Bigarren (2.2) edo hirugarren (2.3) aukera hautatuz gero, lizentzia korporatiboa duten beste partaide batzuk automatikoki sartu ahal izango dira antolatzaile edo antolatzailekide baimenekin.

Azpimarratu behar da lizentzia korporatibo bat izatea ez dagoela gela birtualean partaideak duen rolaren mende (irakaslea edo ikaslea). eGelako graduko irakasgai baten kasuan, ez da oso ohikoa ikasleak UPV/EHUko langileak izatea, baina eGelaPIren kasuan, ohikoa da IIP edo AZPkoak ikasle gisa matrikulatuta egotea.

Antolatzailekideak nola esleitu erakusten du

Grabazio automatikoa, Pasahitza baztertu eta  Antolatzailea baino lehen sartu

Aukera multzo horrek aukera ematen du  “Grabazio automatikoa” (1) programatzeko , posta elektronikoz bidalitako gonbidapenetan  “Pasahitza kentzeko” (2) eta ikasleak irakasleak sartu aurretik sartzeko, “Antolatzailea baino lehen sartu” (3) sakatuz. Azken aukera horretan zehaztu daiteke zenbat minutu lehenago sar daitezkeen bertaratuak (3.1), eta antolatzailea sartu aurretik audioa erabil dezaketen ere (3.2).

"Antolatzailea baino lehen sartu" (3) aukera markatzea gomendatzen da, aurreko minutuetan bileran sartzen saiatzen diren ikasleek errore-mezurik jaso ez dezaten.

Bilera planifikatzeko aukera gehiago erakusten ditu

Taldeak aurrez esleitu CSVrekin

"Talde-saioak" (1) atalean, sakatu "Talde-saioak aurrez esleitu" (1.1) hurrengo irudian ageratzen den lehioa (2) zabaltzeko. Lehio horren barruan, markatu "Eskuz" (2.1) eta sakatu "Sortu" (2.2) hurrengo pantailara pasatzeko. Datuak kargatzeko, "Inportatu CSV fitxategi batetik" sakatu behar da (2.3, ikus jarraibideak aurrerago).

Talde-saioak nola konfiguratu erakusten du

“Talde-saioak aurre esleitu”  (1) sakatu eta ondoren  “Gehitu pertsonak” sakatu (2).

Nola gehitu parte-hartzaileak talde bati erakusten du

“Talde-saioak” (2.1) panelean, gehitu ikasleen helbide elektronikoak dagokion talde-saioan. Saio berriak ere gehi daitezke “Gehitu saioa” (2.2) sakatuz.

Nola gehitu e-mailak eta saio berri bat erakusten du

"CSV fitxategitik inportatzea" (1) aukeratu bada, eredu-txantiloi bat deskarga daiteke (2). Bileren izenak eta erabiltzaileen helbide elektronikoak bakarrik zehaztu behar dira. Gela birtualean taldeak sortuta baldin badaude eta Webex-eko bileretan erreplikatu nahi badira, "Partaideak" orrian eskuragarri dauden iragazkiak eta esportazio-aukerak erabil daitezke (ikus “Partaideak” atalean dauden aukerak “Erabiltzaileen kudeaketa: Partaideak, taldeak eta matrikulazioa” eskuliburuan).

CSV fitxategia nola deskargatu erakusten du

Desblokeatutako bilerak eta blokeo automatikoa

"Desblokeatutako bilerak" (1) atalean, lehenetsitako aukera (1.1) EZ DA ALDATU BEHAR, ikasleak ezingo liratekeelako Webex bileran sartu.

Gainera, "Blokeo automatikoa" (2) ezar daiteke bileran sartzeko, zehaztutako denboratik aurrera.

Saioak blokeatzeko eta desblokeatzeko aukerak erakusten ditu