Bileran sartu

Bileran sartzeko (1), antolatzaileak "Start" (1.1) botoia sakatu behar du.

Antolatzailea bilerara nola sartzen den erakusten du

"Antolatzailekide" ez diren ikasleek edo irakasleek "Join" (1.1) botoia sakatu beharko dute.

Gainerako erabiltzaileak bilerara nola sartzen diren erakusten du

Dagokion botoia sakatu ondoren, aplikazioarekin edo nabigatzailearekin sartu aukeratu beharko da.

Webex aplikazioarekin sartzeko, sakatu "Aukeratu" (1) eta, ondoren, "Ireki esteka" (1.1). Nabigatzailearekin sartu nahi baduzu, sakatu "Ezeztatu" (1.2) eta gero "Sartu nabigatzailetik" (2).

Bilerara sartzeko esteka erakusten du

Aplikazioarekin sartu

Bileran sartu aurretik, sakatu "Bozgorailua eta mikrofonoa probatu" (1), eta agertzen den formularioan sakatu "Proba" (2) bozgorailurako eta mikrofonorako. Probaren batek funtzionatu ez badu, zabaldu dagokion menua audioa bidali edo jaso nahi den gailua aurkitzeko.

Soinu-proba bat nola egin erakusten du

Nabigatzailearekin sartu

"Sartu nabigatzailetik" sakatuz, beste orri batera iritsiko gara, eta bertan "Hasi bilera" (1) sakatuko dugu.

Bilerara nabigatzailetik nola sartu erakusten du

Urrats honen ondoren, beste fitxa batera sartuko gara. Nabigatzaile honekin Webex-eko bilera batera sartzen garen lehen aldian mezu bat agertuko zaigu mikrofonoa erabiltzeko baimenak eskatzeko.

Sakatu "Baimendu" (1) mikrofonoa erabili ahal izateko. Menu zabalgarrian (1.1), baimena zein mikrofonori ematen zaion zehaztu daiteke. Gainera, "Gogoratu erabaki hau" (1.2) saka daiteke, urrats hori errepikatu behar ez izateko.

Mikrofonoa erabiltzeko baimenak erakusten ditu

Bozgoraiu

Nabigatzaileak sisteman konfiguratutako audio-irteera hartuko du.  Hautatutako gailua zein den egiaztatzeko edo beste gailu bat ezartzeko, eskuineko botoiarekin klikatu bozgorailuaren ikonoaren (1) gainean eta "Erreprodukzio-gailuak" (2) sakatu.

Audio-irteera nola hautatu erakusten du

Agertzen den pantailan, klik berde batek aukeratutako gailua zein den adierazten du. Une horretan ordenagailura konektatuta ez dagoen gailu bat izan daiteke.

Audioa erreproduzitzeko erabilgarri dauden gailuak erakusten ditu

Gailu hori aldatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin beste bozgorailu  baten gainean (1) eta sakatu "Ezarri lehenetsitako gailu gisa" (1.1).

Gailu bat nola hautatu erakusten du