Edukia partekatu
Edukia partekatu aplikazioarekin
Leihoa partekatu (Pantaila edo aplikazioa)
"Partekatu" (1) botoia sakatu, partekatu beharreko edukia hautatzeko dauden aukerak zabaltzeko. Goiko fitxetan "Leihoa" (1.1) agertzen da hautatuta. "Pantaila" (1.2) edo aplikazio irekiak (1.3) aukera ditzakegu Bideoa partekatzean, "Optimizatu automatikoki" (1.4) menu zabalgarria hartu behar dugu kontuan. Garrantzitsua da, halaber, eduki partekatuaren audio-irteera isilduta dagoen egiaztatzea (1.5).
Partekatu beharreko edukia aukeratu eta "Partekatu" sakatu (2)

Eduki bat partekatzean, aplikazioa pantailaren goiko aldean minimizatzen da. "Erabilera partekatua geldiarazi" daiteke (1) eta miniaturazko pantaila bat zabaldu , partekatzen ari den edukia egiaztatzeko (2).

PDF fitxategi bat partekatu
Sakatu "Partekatu" (1) aplikazioaren beheko aldean. Laster-leihoan, hautatu "Leihoa" (2) aukera, aukeratu dagokion leihoa (2.1) eta sakatu "Partekatu" (2.2).

Leiho partekatuan, aktibatu “Irakurketa modua” (1).


Bertaratuentzako gomendioak
Gomendagarria da bertaratutakoei jakinaraztea "Pantaila-ikuspegi osoa" (1.1) aktiba dezaketela.

Gainera, bertaratutakoaren ikuspegitik, dokumentuaa hurbiltzeko edo urruntzeko kontrolak erabil daitezke.

Powerpoint aurkezpen bat partekatu
Aurkezpen bat partekatzen denean, komenigarria izan daiteke Powerpoint aplikazioaren aukerak berrikustea "Diapositibekin aurkeztea" (1) fitxan, eta "Erabili moderatzailearen ikuspegia" (3) laukia desaktibatzea, leiho hori ager ez dadin bertaratutakoen leihoetan.

Gainera, kontuan hartu beharko dira aurreko atalean leiho partekatuaren gainean jarritako beste aplikazio batzuen leihoei buruz egindako gomendioak, bertaratutakoen leihoetan eremu grisik ager ez dadin.
Bideo bat duen nabigatzailearen leiho bat partekatu
Youtube bezalako plataforma batean argitaratutako audioa duen bideo bat partekatzeko, jarri bideoa pantaila osoan, irudian ikus daitekeen bezala (1).

Ondoren, "Partekatu" botoia sakatu eta hautatu "leihoa" (1) aukera, aukeratu dagokion leihoa (1.1), egiaztatu partekatu beharreko edukiaren audioa ez dagoela isilduta (1.2) eta markatu "Mugimendu eta bideorako optimizazioa" aukera (1.3). Azkenik, sakatu "Partekatu" (2).
Aplikazioatik audioa duen bideo bat partekatzeko, eguneratutako edozein nabigatzaile erabil dezakegu.

Fitxategia partekatu (Ez da gomendagarria)
Aukera hau ez da gomendagarria fitxategiak partekatzeko, igoera-erroreak gerta baitaitezke. Beraz, gomendatzen da partekatuko den fitxategia irekitzea eta aurreko atalean deskribatutako "leihoa" aukera erabiltzea.
Fitxategi bat partekatzeko, "Partekatu" sakatu ondoren, sakatu "Fitxategia" (1) fitxen goiko menuan eta, ondoren, "Hurrengoa" (2)

Zabaltzen den karpeten direktorioan partekatu beharreko fitxategia aukeratu. Aukeratu dagokion fitxategia (1) eta sakatu "Ireki" (2).

Edukia partekatu nabigatzilearekin
Nabigatzailearekin edukia partekatzeko aukerak aplikaziokoaren antzekoak dira. "Partekatu" (1) botoiari ematean, menu bat agertuko zaigu, "Pantaila" edo "Aplikazio" (1.1) bat partekatu nahi dugun aukeratzeko. Zabaltzen den menuan, "Hautatu leihoa edo pantaila" (1.2) zabaldu.
Aplikazioa aukeratu ondoren, menu honek partekatuko den edukiaren aurrebistaratze bat erakusten du, "Baimendu" (1.4) sakatu aurretik. "Partekatu bitartean orrialdeko jakinarazpenak isilarazi" (1.3) aukera marka daiteke, nahi ez den edukia parteka ez dadin.
Informazio gehiago: Webex Meetings eskuliburuan

Bideo bat duen nabigatzailearen leiho bat partekatu Chrome nabigatzailearekin
Interneten argitaratutako bideo bat nabigatzailetik partekatzeko, Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da, eduki partekatuaren audioa partekatzeko aukera ematen duelako.
"Partekatu" (1) botoia sakatu eta zabaltzen den koadroan, markatu "Mugimendu eta bideorako optimizazioa" aukera (1.1) eta "Aplikazioa" (1.2).

Leihoaren goiko aldean zabaltzen den koadroan, hautatu "Chrome fitxa" (1), aukeratu dagokion fitxa (1.1) eta markatu "Partekatu fitxaren audioa" aukera (1.2).
