Grabazioak

Grabatzen hasi

"Antolatzaile" rola duenak bakarrik has dezake grabazioa. Bileran antolatzailerik ez badago, baimen hori "antolatzailekide" rola duenari emango zaio.

Aplikazioa erabiliz grabazio bat hasi

Aplikazioa erabiliz grabazio bat egiteko, sakatu “Grabatu” (1), “Grabagailua” panela irekitzeko. Aplikazioarekin, "Grabatu hodeian" (1.1) aukera lehenetsiaren ordez "Grabatu nire ordenagailuan" aukera ezar daiteke. Aukera hori hautatuz gero, gure ordenagailuan gordeko den mp4 luzapena duen fitxategiaren kokapena aukeratu beharko dugu. Sakatu "Grabatu" (1.2), grabazioa hasteko.

Grabagailuaren aukerak erakusten ditu

Nabigatzailea erabiliz grabazio bat hasi

Nabigatzailearekin grabazio bat egiteko, sakatu "Grabatu" (1), "Grabagailua" panela irekitzeko eta berriro "Grabatu" (1.1).

Grabazioa nola hasi erakusten du

Grabazioaren diseinua ezarri

Grabazioen diseinua "Gune pertsonaleko" (ehu.eus/bilerak) "Lehentasunak" (1) > "Grabazioa" (2) atalean ezartzen da. Aukera espezifikoak daude "Bilerak eduki partekatua duenean" (1.1) eta "Bilerak eduki partekatua ez duenean" (1.2).

Grabazioa diseinatzeko lehentasunak erakusten ditu

Non aurkitu grabazioak

Bilerak "Gune pertsonaleko" (ehu.eus/bilerak) "Grabazioak" (1) atalean eskuragarri daude, bilera amaitzen den unetik aurrera. Grabaziora sartzeko, sakatu izenaren gainean (2). Deskargatzeko, partekatzeko eta editatzeko aukerak ere badaude.

Grabazioak eGelako "Webex" jardueran ere erakutsiko dira, eta ikastaroan matrikulatuta daudenek eskuragarri izango dituzte.

Nola ikusten diren grabazioak Webexen erakusten du

Grabaziorako sarbidea duten erabiltzaileek erreprodukzioa has dezakete (1), beste panel osagarri batzuetara sartu (2) (txata, partaideen zerrenda, etab.) eta bilera deskargatu (3, berdez). Gainera, bilera sortu duenak esteka eskuratu eta ezarpenak editatu ahal izango ditu (3, gorriz). Deskarga galaraz daiteke, pasahitz bat ezarri edo panel osagarri batzuetarako sarbidea mugatu.

Grabaziorako sarbidea erakusten du