Ikastaroan Webex jarduera bat sortu

“Editatu ezarpenak” formularioaren aukerak

Ikastaroan bileren edukiontzi bat sortzeko, edizioa aktibatu eta "Gehitu jarduera edo baliabidea" sakatu eta ondoren "Webex" jarduera aukeratu (1).

Nola gehitu jarduera berri bat erakusten du

Ondoren, jardueraren “Editatu ezarpenak” formularioa zabalduko da. Hor konfigurazio batzuk egin daitezke, batez ere “Webex” jardueraren izena ezarri.

Orokorra

"Orokorra" atalean "Jardueraren izena" ezar daiteke. "Erakutsi gehiago" (1) sakatuz, hurrengo irudian agertzen diren aukerak agertuko dira.

"Orokorra" ataleko aukera osagarriak zabaldu ondoren, "Jardueraren deskribapena" (1) edita daiteke. Atal honetan "Erakutsi deskribapena ikastaroaren orrian" (2.1) eta "Erakutsi jardueraren deskribapena hastean" (2.2) laukiak ere marka daitezke. Gainera, “Abiarazi edukiontzia” (3) atalean, jarduera eGelaren orrian integratutako esparru batean (aukera lehenetsia) edo laster-leiho batean erakutsiko den ezar daiteke

Pribatutasuna

Atal honetan agertzen diren hiru aukerak beharrezkoak dira aplikazioaren funtzionamendurako. Lehenetsita markatuta daude, eta formularioa gorde ondoren markatuta mantendunko dira, nahiz eta desmarkatu.

Pribatutasuna ataleko aukerak erakusten ditu

Kalifikazioa

"Mota" menuak (1) kalifikazio mota ezartzeko aukera ematen du. "Bat ere ez" (1.1) hautatuz gero, ez da zutaberik egongo "Webex" jarduera horri lotutako gelako "Kalifikazio-liburuan".

“Kalifikazio-kategoria” (2) menuari esker, jarduera horren kategoria “Kalifikazio-liburuan” ezar daiteke.

Kalifikazioa ataleko aukerak erakusten ditu

Aldaketak gorde eta erakutsi

Konfigurazioaren zati hori gordetzeko, sakatu “Gorde eta erakutsi” (1).

Sortutako jarduera gordetzeko botoia erakusten du

Zerbitzuak aktibatu “Set up” fitxan

"Editatu ezarpenak" formularioa bete eta gorde ondoren, "Set up" (1) fitxan sartuko gara, zerbitzuak aktibatzeko:

  • “Virtual meetings” (1.1): Nahitaezko aukera da bilera birtualak sortzeko.
  • “Office hours” (1.2): Hautazkoa da, eta aukera ematen du ikasleek tutoretzak erreserbatzeko gela birtualeko irakasle bakoitzak ezarritako ordutegietan.

"Apply" (2) botoia sakatu ondoren, hautatutako zerbitzuei dagozkien fitxak hasierako fitxei gehituko zaizkie.

Setup ataleko aukerak erakusten ditu