Office hours

Zerbitzu hau aktibatu bada (ikus "Zerbitzuak aktibatu 'Set up' fitxan” azpiatala “Ikastaroan Webex jarduera bat sortu" atalean), irakasleek ordu-tarte batzuk ezarri ahal izango dituzte ikasleek bileretarako hitzorduak erreserba ditzaten.

Ordu-tarte horiek plataformako gela guztietarako ezartzen dira (1.1) (eGela edo eGelaPI, bereizita). Hitzorduak irakaslearen gela birtual guztietan sinkronizatzen dira. Ordu-tartearen iraupena (1.2) eta bileren arteko denbora-tartea (1.3) ezar daitezke.

Office Hoursen pantaila erakusten du

Ikasleen ikuspegian (1), hitzordua zein irakaslerekin eskatu aukera daiteke. Menu batek aukera ematen du aste batetik bestera nabigatzeko (3) eta eskuragarri dauden ordu-tarteen artean aukeratzeko (3.1). Amaitzeko, sakatu "Confirm meeting" (4).

Hitzordu bat nola hautatu erakusten du

Hitzordua eskatu duen ikasleak dagokion informazioa ikusiko du pantailan.

Hitzordua berresteko mezua erakusten du

Gainera, ikasleek eta irakasleek jakinarazpen bat jasoko dute posta elektronikoz hitzartutako bileraren xehetasunekin, baina Webex aplikazioak ez ditu kontuan hartzen erabiltzaile bakoitzak "Lehentasunak" > "Jakinarazpen-lehentasunak" atalean ezarri dituen birbideratutako helbide elektroniko alternatiboak.

Webex aplikazioaren jakinarazpenek erabiltzaile-profilean agertzen den helbide elektronikoa hartzen dute beti, eta ez dute kontuan hartzen "Lehentasunak" > "Jakinarazpen-lehentasunak" atalean jakinarazpenetarako helbide elektroniko alternatibo bat ezarri den.

Hitzartutako hurrengo bileren zerrenda erakusten du

Irakasleak bere "Gune pertsonaleko" (ehu.eus/bilerak) "Bilerak" atalean ikusten du ikasle batek "Office hours" bidez hitzartutako bilera (1).

Irakasleak bilera hori edita edo ezaba dezake, baina aldaketa horiek ez zaizkio jakinaraziko dagokion ikasleari eta ordu-tarte hori ez da berriro erabilgarri gisa markatuko eGela/eGelaPIn.