Sarrera

eGela/eGelaPIko "Webex" jarduera gela birtual bateko "bilera" birtual guztiak sortzeko eta kudeatzeko edukiontzia da. Edukiontzi horrek gela birtual berean irakasten duten irakasle guztien bilerak kudeatzen ditu.

Blackboard Collaboraterekin ez bezala (eGelan integratutako aurreko bideokonferentzia-zerbitzua) Webex” jarduerak ez du aukerarik ematen denbora mugarik gabeko bilerak egiteko, baizik eta hasiera eta amaiera-ordu eta data espezifikoak dituzten bileretara sartzeko gune bat da. Bilera baten amaiera-orduak ezartzen du noiz arte sar daitekeen, baina behin bileraren barruan, adierazitako amaiera-ordua baino gehiago luza daiteke bilera.

Pertsona batek eGela edo eGelaPIko "Webex" jarduera batetik sortutako bilera birtualak bere gune pertsonaleko "Bilerak" atalean agertzen dira, https://ehu.eus/bilerak webgunean, gainera, konfigurazio osagarriak egin ahal izango dira bilera horietako bakoitzean. Hurrengo irudian funtzionamendu-eskema bat agertzen da, eskuliburuaren hurrengo ataletan xehetasun handiagoz azalduko dena.

Funtzionamendu-eskema

eGela/eGelaPIko gela bakoitzean Webex jarduera bat sor daiteke. Lehen aipatu dugun bezala, "Edukiontzi" bat da, eta bertan bilerak sor (1) daitezke. eGela/eGelaPIn sortutako bilerak "Gune pertsonaleko" bileren zerrendan (1.1) ere agertzen dira (https://ehu.eus/bilerak). "Gune pertsonalean" bilera bat editatzen denean, "Aukera aurreratuetan" (1.2) sar daiteke. Hala ere, "Gune pertsonalean" ez dira aldatu behar bileren izenak eta datak (1.3), eGela/eGelaPIn sortutako bilerarekiko lotura galtzen delako. Informazio hori aldatu ("Edit") edo bilera hau ezabatu nahi bada ("Delete"), eGela/eGelaPItik (1.4) egin beharko da.

eGela/eGelaPitik bilera bat hasten denean ("Start", 2), prozesuak "Gune pertsonalean" (2.1) egindako konfigurazio aurreratuak jasotzen ditu. Ondoren, nabigatzailearen fitxa berri batean, aplikazioa irekitzeko/instalatzeko edo nabigatzailetik sartzeko aukera ematen da (2.2).

Gainera, "Webex" jarduerak aukera ematen die irakasleei ordu-tarteak ezartzeko, ikasleek tutoretzak erreserba ditzaten ("Office hours"). Ordu-tarte horien erreserba irakasleek eGelan dituzten gela birtual guztietan sinkronizatzen da.

Azkenik, "Webex" jarduera bakarra sortzea gomendatzen da eGela edo eGelaPIko gela birtual bakoitzean, izan ere, jarduera horretatik gelako bilera birtual guztietara sartu eta kudea daitezke. Webex jarduera bat baino gehiago sortzen bada, guztiek informazio bera erakutsiko dute, eta horietako bakoitzean bilera guztiak errepikatuko dira.