XSLaren edukia

Nazioarteko Finantza Kudeaketa

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Finantza eta Aseguruetako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Mintegia913.5
Ordenagailuko p.913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honetan gaitasunak Titulazio eta 04 Moduluko "Administrazioko eta enpresako kudeaketarako hautazko ibilbideak" trebetasunekin bat datoz (https://gestion-alumnos.ehu.es/tmp/9.%20Memoria%20Verificada%). 20ADE% 2001.02.13.pdf).





ZEHARKAKO GAITASUNAK:

ZG1: Autonomia maila altua lortzeko ikasteko gaitasunak garatu, etengabeko aldaketak eta berrikuntzak jasaten dituen testuinguruan ongi murgildu ahal izateko eta bere autoformakuntzarako ere.

ZK2: Idatzizko eta ahozko komunikazio gaitasun egokia.

ZK3: Erantzunkizunez, errespetuz, ekimenez eta lidergitzaz talde lanean lan egiteko gaitasuna.

ZK4: Pentsamendu analitikoa eta gogoeta kritikoa egiteko gaitasuna.

ZK5: Sormena eta berrikuntza garatzeko gaitasuna.





GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



Ezagutza:

GEe1: Kanbio-merkatuaren ezaugarri espezifikoak, eragiketak eta truke-arriskuaren oinarriak menperatzea.

GEe2: Kanbio-tasaren oinarrizko eragile nagusien domeinua.

GEe3: Eskurako eta eperako kanbio-tasa zehazteko harremanak ulertzea.

GEe4: Kanbio arriskuaren kontzeptua, enpresan duen eragina eta hura neurtzeko metodoak ezagutza.

GEe5: Kanbio arriskuaren estalduraren alternatibak ulertzea.



Gaitasunak:

GEg1: Kanbio merkatuaren aldagai determinatzaileak identifikatzeko informazio garrantzitsua biltzeko, aztertzeko, islatzeko eta interpretatzeko gaitasuna.

GEg2: Nazioarteko finantza kudeaketari buruzko iritziak / txostenak argudiatzeko eta errealitatetik lortutako datuetan oinarritutako argudioak arrazoitu eta defendatzeko gaitasuna.

GEg3: Dibisen merkatuaren testuinguru errealera egokitutako finantza informazioa aplikatzeko gaitasuna, honetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko.

GEg4: Finantza arriskuen kudeatzaile lanbidesrekin eta lan-merkatuarekin harremantzeko gaitasuna.





Trebetasunak eta jarrerak:

GEtj1: Nazioarteko finantza informazio iturriek ematen dituzten datuak ulertzeko, interpretatzeko eta aztertzeko gaitasuna.

GEtj2: Finantza argudio, ideiak, arazoak eta irtenbideak erabaki eta huekin konbetzitzeko gaitasuna.

GEtj3: Nazioarteko finantza kudeaketaren alorrean irtenbide berritzaileak bilatu, errealitate beraren ikuspegi derberdin bat lortu eta ideiak erlaziomatzeko gaitasuna

GEtj4: Nazioarteko Finantza Zuzendaritzaren lankidetza ikasketaren aldeko jarrera positiboa eta kritikoa erakustea, banakako ikaskuntza prozesuan eta baita beste batzuei lagunduz.



Lehen aipaturiko gaitasun guzti horiek ikaslearen IKASKETA EMAITZAK (IE) lortuz gero lortuko dira.



IKASKETA EMAITZAK:

Ikasketen emaitzak hiru kategoriatan banatu daitezke:



IE-Jakin (trebetasun kognitiboak: faktuzkoa eta kontzeptuala). EZAGUTZEA ETA ULERTZEA. Ikasleak kanbio arriskuaren kudeaketaren oinarriak eta horretarako beharrezkoak diren tresnak ulertzen ditu. Horrek honako emaitzak lortzea suposatzen du:

IE-J1: Kanbio arrikuaren kudeaketan eragin zuzena duten faktoreak ongi interpretatu.

IE-J2: Kanbio arriskuaren kudeaketaren faktore determinatzaileak behar bezala interpretatu.

IE-J3: Kanbio arriskua neurtu eta estaldura estrategiak proposatu.



IE-Egiten Jakin (prozedurazko trebetasunak). ANALISIA, APLIKAZIOA ETA EKINTZA. Kanbio arriskua kudeatzeko prozedurak zuzen aplikatzen dira. Egiten jakin emaitza hau, hurrengokoetan zehaztuta dago:

IE-EJ1: Dibisaren balioa zehazten duten aldagaien balorazioa eta ponderaketa.

IE-EJ2: Dibisen salerosketa errealetan eskuragarri dagoen finantza informazioa aplikatu.

IE-EJ3: Dibisen salerosketa errealetan irizpide argi eta arrazoizkoekin jardun.



IE-Izaten Jakin (jarrera trebetasunak). EBALUAZIOA. Lan taldeetan modu eraginkorrean integratuta dago, hartutako erabakiak argudiatuz, eztabaidatuz eta bere pentsamoldea edo iritzia adieraziz. Ikasketa emaitza hau honako hauetan zehazten da:

IE-IJ1: Lankidetza esparruan hartutako proposamenak sinesgarritasunez defendatu.

IE-IJ2: Nazioarteko finantza kudeaketa arazoak aztertzea eta kontrolatzea arrano ikuspegitik eta irtenbideak definitzea.

IE-IJ3: Lan taldeko gainontzeko kideen partaidetza irizpide profesionalen arabera ebaluatzea.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaia 5 irakaskuntza unitateetan (IU) antolatuta dago:



IU1: NAZIOARTEKO FINANTZA- SISTEMA

IU1ek irakasgaiaren testuingurua zehazteaz aparte, ikasgaiko oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu. Oinarrizko kontzeptu hauek kurtsoan zehar oso baliogarriak izango dira.



IU2: ESKURAKO KANBIO MERKATUA

IU2k dibisen merkatua aurkeztu eta bere ezaugarri, partehartzaile, organuak, operatiba eta dibisen balioaren kotizazioa azaltzen ditu.



IU3: ESKURAKO KANBIO TIPOAREN ZEHAZTAPENA

IU3k dibisen balioan eragin zuzena duten aldagai fundamentalak (oinarrizkoak) zehazten ditu, aldagai hauen orekako balioak zehaztuz ere.



IU4: EPERAKO KANBIO MERKATUA

IU4k Eperako kanbio merkatua aurkezteaz gain, eskurako kanbio merkatuarekin alderatzen du ere.



IU5: KANBIO ARRISKUA ETA HONEN NEURKETA

IU5ek, kanbio arriskua neurtzen saiatuko da esposaketa modu ezberdinak aztertuz eta arriskua estaltzeko aukera ezberdinak arakatuz ere.



Jarraian, irakaskuntza unitate bakoitzean garatu beharreko atalak azalduko dira:



1.GAIA: NAZIOARTEKO FINANTZA-SISTEMA

1.1. Ikasketa helburuak

1.2. Sarrera

1.3. Dibisa nozioa

1.4. Nazioarteko finantza sistema

1.5. Globalizazioa, euroa eta enpresaren finantza kudeaketa

1.6. Ondoriak eta kontzeptuen mapa

1.7. Bibliografia



2.GAIA: ESKURAKO KANBIO-MERKATUA

2.1. Ikasketa helburuak

2.2. Sarrera

2.3. Dibisak eta kanbio merkatua

2.4. Eskurako kanbio merkatuaren parte hartzaileak

2.5. Kanbio merkatuaren antolaketa eta kanbio-tasaren espresioa

2.5.1 Kanbio merkatuaren antolaketa

2.5.2 Dibisen negoziazioa eta kanbio tasaren adierazpena

2.5.3 Kanbio tasa ofizialak, paritateak, moneta esku hartzea eta kanbio kontrola

2.6. Arbitraia eskurako kanbio merkatuan

2.7. Ondorioak eta kontzeptuen mapa

2.8. Bibliografia



3.GAIA: ESKURAKO KANBIO-TASAREN ZEHAZTAPENA

3.1. Ikasketa helburuak

3.2. Sarrera

3.3. Eskurako kanbio tasaren zehazpena: eragina duten faktoreak

3.4. Eskurako kanbio tasaren oinarrizko erlazioak

3.4.1. Eskuratze ahalmenaren paritatea (EAP)

- Planteamendua

- Enpresa kudeaketan dituen eraginak

3.4.2. Interesen estali gabeko paritatea (IEGP)

- Planteamendua

- Enpresa kudeaketan dituen eraginak

3.5. Kanbio tasaren zehazpenerako ikuspegiak eta ereduak

3.6. Ondorioak eta kontzeptuen mapa

3.7. Bibliografia



4.GAIA: EPERAKO KANBIO-MERKATUA

4.1. Ikasketa helburuak

4.2. Sarrera

4.3. Funtzioa eta operatiba

4.4. Arbitraia eperako kanbio merkatuan eta interesen estalitako paritatea (IEP)

4.5. Eperako kanbio tasa etorkizuneko eskurako kanbio tasaren aurreikusle gisa.

4.6. Ondorioak eta kontzeptuen mapa

4.7. Bibliografia



5.GAIA: KANBIO-ARRISKUA ETA BERE NEURKETA

5.1. Ikasketa helburuak

5.2. Sarrera

5.3. Kanbio arriskua eta kanbio arriskuarekiko esposizioa

5.3.1. Kontzeptua eta neurtzeko zenbait modu

5.3.2. Kanbio arriskurekiko esposizioa. Estaldura printzipioa.

5.3.3. Enpresaren kanbio arriskua

5.4. Kontabilitate hurbilketa

5.5. Eragiketa esposizioa

5.5.1. Kontzeptua

5.5.2. Eragiketa arriskua eta esposizioa. Neurketa

5.6. Esposizio ekonomikoa

5.6.1. Kontzeptua, osagaiak eta faktoreak

5.6.2. Neurketa

5.7. Ondorioak eta kontzeptuen mapa

5.8. Bibliografia



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgairako proposatutako metodologiak aurretiaz planteatutako helburuei eta gaitasunei lotuta egon behar dute eta baita zentrotik ezarritako irakaskuntza moduei ere (eskola magistralak (M), mintegiak (S) eta praktikak (PA)). Hori dela eta, honako irakaskuntza metodologia hauen konbinazioa erabiltzen da:



- ESKOLA MAGISTRALAK. Horien bidez ikasgaian proposaturiko ezaguera helburuak lortu ahal izateko, ikasleek beharrezko dituzten oinarrizko kontzeptuak eta teknikak aurkeztuko dira. Irakasle-ikasle arteko feed-backean espresuki lan egiten da, edukien bereganatzea eta ulermena ziurtatzeko.



- PRAKTIKAK. Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntza metodologia erabiliko da. Ikaslearen ikaskuntza aktiboa, autonomia eta inplikazioa lantzeko asmoz, arazo egituratzailea ezarriko da: ikasleak simulazio programa baten bidez (MetaTrader) dibisen merkatuko trader bihurtuko dira eta hor sortuko diren arazoak oinarritzat hartuta, ikasgaiko edukien zati bat landuko dute. Bai gelan eta baita gelatik kanpo ere lan egin beharko da. Lantaldeak modu autonomoan antolatuko dira bai informazio bilaketari dagokionez eta baita bere azterketari dagokionez ere. Saio presentzialetan irakasleak, egindako lana gainbegiratuko du eta gerta litezkeen zailtasunak eta gatazkak gainditzeko gidak emango ditu.



- MINTEGIAK. Mintegi orduetan hainbat kasu erabiliko dira egoera problematikoak edo adierazgarriak aztertu eta eztabaidatzeko asmoz. Ikasturtean zehar erakargarriak izan daitezkeen enpresa-arazoak aztertu, eztabaidatu eta landuko dira. Ikuspegia praktikoa izango da, ikasturtean zehar garatutako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna demostratu ahal izateko. Jarduera hori irakasleak tutorizatuko du.



Lauhilekoaren hasieran ikasleei kronograma zehatza iritsi araziko zaie eGela bidez: lauhileko osoan zehar, eta zentroko juntak onetsitako egutegiarekin bat, emango diren gaiak eta mintegi eta praktika guztietan burutuko diren ariketak/kasuak/galdekizunak zehaztuko dira.



Ikasgai honek EHUk ofizialki argitaraturiko etika akademiko eta praktika markurren aurkako protokoloa jarraituko du, bai ebaluaketa frogetan, bai lan akademikoetan (IKUS EHUko etika akademiko eta praktika markurren aurkako protokoloa).



Irakaskuntza modu presentzial edo bimodalean egingo da. Bimodala izango litzateke taldearen tamainak edo beharrezko diren baliabide edo instalazioak (adibidez, informatika gelak) erabili ezinak ikasle guztiak gelan presentzialki egotea eragotziko balu. Osasun arrazoiak direla medio gelako presentzialitatea ezingo balitz mantendu, online irakaskuntzara pasatuko litzateke. Online irakaskuntzara pasatu beharra balego ebaluazio jarraia %60 izan daiteke eta azken azterketa %40.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA



Ebaluazio-sistemak bi alderdi izango ditu: batetik, hainbat zereginen burutzea barne hartzen duen ebaluazio jarraitua, eta bestetik, azken azterketa. Ebaluazio jarraituan zehar egindako zereginen bidez gehienez 3,5 puntu lor daitezke, beraz, azken azterketan lor daitekeen gehienezko puntuazioa 6,5koa izango da.



1. Ebaluazio jarraitua.

Banakako eta taldeko zereginak tartekatuko dira, presentzialak eta ez presentzialak, eta bai izaera kontzeptualekoak zein enpresa egoera zehatzetan aplikagarri diren izaerakoak ere. Lauhilekoaren hasieran zereginen burutze eta entrega epeak ezarriko dira.



2. Azterketa. Azken azterketaren bidez lortutako ezaguera teorikoak eta praktikoak baloratuko dira. Azterketa honek bi alde izango ditu:



- Alde teorikoa: ikasgaian zehar aztertutako alderdi teorikoak baloratuko dira. Azterketako notaren % 50 izango da.

- Alde praktikoa: edukien aplikazio praktikoa baloratuko da, ariketen eta kasuen bidez. Azterketako notaren % 50 izango da.



Ebaluazio jarraituaren eta azterketaren baturatik dator azken nota; hori bai, bai azterketan eta baita ebaluazio jarraituan ere gutxienez % 40ko nota lortu behar da batura egin ahal izateko. Gainera, azterketan bai alde teorikoan eta baita praktikoan ere gutxienez % 35a atera beharko da.

Azterketara aurkezten ez den ikasleari EZ AURKEZTUA jarriko zaio, ebaluazio jarraituan parte hartu zein hartu ez, beraz, deialdiari uko egiten zaiola ulertuko da EHUko arautegia jarraiturik (IKUS EHUko ebaluaketa sistemen arautegia).



Ikasleek ebaluazio sistema mistoari uko egin diezaiokete eta azken ebaluazioa hautatu. Horretarako, ebaluazio jarraituaren uko egitea idatziz adierazi beharko zaio arduraduna den irakasleari, gehienez ere 9 asteren barruan (ikasturtea hasten denetik). Uko egitea e-Gela plataforman eskegita izango den ageri ofiziala betez egin daiteke.



Ebaluazio sistema mistoari uko egiten zaion kasuetan, aplikatuko den azken ebaluazio sistema ez-ohiko deialdiko berdina izango da.



Azterketara aurkezten ez den ikasleak, ebaluaketa sistema mistoa zein finala egin, EZ AURKEZTUA nota izango du.



Zentroak ebaluazio jarraitua egitetik salbuesten dituen ikasleei ez ohiko deialdian ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleei aplikatuko zaizkien irizpide berdinak aplikatuko zaizkie.



Ikasgai honek EHUk ofizialki argitaraturiko etika akademiko eta praktika markurren aurkako protokoloa jarraituko du, bai ebaluaketa frogetan, bai lan akademikoetan (IKUS EHUko etika akademiko eta praktika markurren aurkako protokoloa).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako ikasketa-materiala (kontzeptu teorikoak, ariketak eta kasuak).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MADURA, J. (2015): Administración financiera internacional. Cengage Learning Inc., Massachusetts. GONZÁLEZ, S. (2000): El sistema monetario internacional y el mercado de divisas. Pirámide, Madrid . LEVI, M.D. (2000): Finanzas internacionales. McGrawHill, México.

KRUGMAN, PAUL R. (2012): Economía Internacional "Teoría y política". Pearson Educacion.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRUN, X.; ELVIRA, O. y PUIG, X. (2008): Mercado de renta variable y mercado de divisas. Profit, Barcelona.
BUTLER, K. (2016): Multinational Finance "Evaluating the Opportunities, Costs, and Risks of Multinational Operations". Wiley & Sons Ltd.
COSTA, L. y FONT, M. (2003): Las divisas en la estrategia internacional de la empresa. Icex, Madrid.
GONZÁLEZ, S. (2000): El sistema monetario internacional y el mercado de divisas. Pirámide, Madrid . KRUGMAN, PAUL R. (2016): Economía Internacional "Teoría y política". Pearson Educacion.
LEVI, M.D. (2000): Finanzas internacionales. McGrawHill, México. NOGALES, i. (2016): FOREX "Estrategias de inversión". Ra-Ma
REUTERS (2004): Curso sobre mercados monetarios y de divisas. Ediciones Deusto, Barcelona. RODRÍGUEZ, M.A. (2011): Aproximando el mercado de divisas al inversor.
SHAPIRO, AC. (2006): Multinational financial management. John Wiley & Sons, Londres

Aldizkariak

Cuadernos de Gestión (www.ehu.eus/cuadernosdegestion/revista)
Finanzas y Desarrollo (https://www.imf.org/external/pubs/ft/fandd/spa/fda.htm)
El Economista (www.eleconomista.es)
Estrategia Financiera (http://revistas.laley.es)
Informes sobre la estabilidad financiera mundial (www.imf.org/es/Publications/GFSR)
Perspectivas de la Economía Mundial (www.imf.org/es/publications/weo )

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BETZUEN ALVAREZ, AMAIA JONE
  • PEREZ MARTINEZ, MIGUEL ANGEL
  • URIONABARRENETXEA ZABALANDIKOETXEA, SARA

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala