XSLaren edukia

Nazioarteko Marketina

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3656
Gelako p.2434

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUNAK



C1. Nazioarteko marketinaren oinarrizko erremintak identifikatu eta zuzen erabiltzea. Berariazkoa. Graduko G001 eta G003 gaitasunekin lotuta dago.

C2. Barneratutako ezagutzak koherentziaz erabiltzea, nazioarteko marketin plan bat egiteko prest egoteko, prestaketa prozesuko etapa guzti-guztiak betez. Berariazkoa. Graduko G002 eta G004 gaitasunekin lotuta dago.

C3. Banaka eta taldeka lan egiten ikastea enpresetan lehiakortasun textuinguru ezberdinetan agertzen diren auzi ezberdinak ebazteko: lidergoa, proposamenak egin, gainerakoen iritzien analisieta balorazioa eta adostutako erabakiak hartzea. Zeharkakoa. Graduko G005 eta G007 gaitasunekin lotuta dago.



IKASKETAREN EMAITZAK



R1. Nazioarteko merkataritza baldintzatzen duten aldagaiak ulertu eta ezagutzea.

R2. Enpresen ingurune lehiakor eta globalizatuetan burutzen dituzten nazioarteko marketineko estrategiekin lotutako kontzeptuak ulertzea.

R3. Enpresen merkataritza-jarduerak nazioarteratzeko marketin planak egitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA. NAZIOARTEKO MARKETINAREN IRISMENA ETA ERRONKAK

2. GAIA. MARKETINAREN INGURUNE OROKORRA

3. GAIA. MERKATARITZA AUKEREN ANALISIA

4. GAIA. MERKATARITZA PLANIFIKAZIO ETA ANTOLAKETA

5. GAIA. PRODUKTUA, ZERBITZUA ETA MARKA

6. GAIA. BANAKETA, LOGISTIKA ETA SALMENTA

7. GAIA. NAZIOARTEKO SALNEURRI POLITIKA

8. GAIA. MARKETINEAN INTEGRATUTAKO KOMUNIKAZIOA

MetodologiaToggle Navigation

BERTARATU BEHARREKO JARDUKETAK (60 ordu)

- Eskola magistralak (36 ordu): irakasgaiko gaien edukiak garatzea.

- Ikasgelako praktikak (24 ordu): bideo didaktikoak ikustea irakasgaien edukiei buruz; ariketak, lanak eta kasu praktikoak egitea ikasleek, banaka zein taldeka, kontzeptuen eta edukien ezagupenean sakontzeko eta haiek berariaz aplikatzeko; marketin lehiakorreko simulazio-joko bat garatzea ikasle-taldetan, barneratutako ezagutzak praktikan jartzeko.



BERTARATZEKOAK EZ DIREN JARDUKETAK (90 ordu):

- Irakasgaiko oinarrizko edukiei buruzko laburpena.

- Irakasleak eskola magistralak ematerakoan erabili duen powerpoint artxiboak berrikustea.

- Irakasleak gomendaturiko eta irakasgaiko gai bakoitzeko bibliografian aipaturiko testuak irakurtzea.

- Gai bakoitzean aipaturiko ikus-entzunezko materiala ikustea.

- Kasu praktikoetan oinarritutako lanak ebaztea.

- Auto-ebaluazioko probak egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. EBALUAZIO JARRAITUAN DAUDEN IKASLEAK

Ikasturtean zehar, honako tresna eta ebaluazio proba hauek erabiliko dira:



1. Ikasgelan emandako edukiei buruzko aldizkako ebaluazio probak, C1 eta C2 gaitasunak lortzeko. Nahitaezko probak.

2. Banakako lana C2 eta C3 gaitasunak lortzeko helburuaz. Nahitaezko proba.

3. Marketineko simulazio jokoa, C2 eta C3 gaitasunak lortzea helburu duena. Ez nahitaezko proba.



Aldizkako ebaluazio probak batera baloratuko dira, 0tik 10era bitarteko eskalan:

₋ 5,0 puntu edo gehiagoko kalifikazioa lortzen duenak ez du azken proba egin beharrik izango, baina, kalifikazioa hobetu nahi izanez gero, proba horretara aurkez daiteke.

₋ 5,0 puntutako kalifikazioa lortzen ez dutenek amaierako ebaluazio probara aurkeztu beharko dute, ikasgelan emandako ikasgai guztiak aztertzeko.



Aldizkako ebaluazio probak eta simulazio jokoa ikastegiko ikasgeletako batean egingo dira. Osasun neurriengatik ezinezkoa balitz, probak telepresentzialki egingo dira, baina simulazio jokoa ezin izango da burutu.



Banakako lana edozein unetan aurkez daiteke, muga data azken proba egiteko eguna izango delarik.



B. EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA

Ikasleek azken ebaluazioaren sistema izateko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu duten ala ez albo batera utzita. Horretarako, ikasleek idatziz adierazi beharko diete irakasgaiaren irakasle arduradunei ebaluazio jarraituari uko egiten diotela, lauhilekoa hasi eta 9 asteren epean.

Ebaluazio jarraituari uko egiten dionak hurrengo atalean adierazten diren amaierako ebaluazio probetara aurkeztu beharko du.



C. AMAIERAKO EBALUAZIO PROBAK

Ikasgaiaren amaierako proba (etsamina) egiteko egun ofizialean, ebaluazio proba hauek egingo dira:



1. Ikasgelan emandako eduki teoriko guztien jakite proba.

2. Banakako lana entregatzea, lehenago entregatu ez bada.



Jakite proba ikastegiko ikasgeletako batean aurrez aurre egingo dela aurreikusten da. Osasun neurriengatik ezinezkoa balitz, proba telematikoki egingo da.



D. IKASGAIAREN AZKEN NOTA ZEHAZTEA

Jakintzak ebaluatzeko probak eta banakako lana nahitaezkoak direnez, bi proba horietakoren batean parte hartzen ez duenak ezin izango du ikasgaia gainditu, beste edozein probatan lortutako kalifikazioak alde batera utzita, eta erabilitako ebaluazio sistema ere kontuan hartu gabe (jarraitua edo amaierakoa).



₋ Ebaluazio jarraituan dauden ikasleak:

Aldizkako probetan lortutako nota 5,0 edo handiagoa bada eta ez badu hobetu nahi:

Amaierako nota = aldizkako proben nota ( % 65) + banakako lanaren nota ( % 25) + simulazio jokoaren nota ( % 10)



Aldizkako probetan lortutako nota 5,0 baino txikiagoa bada:

Amaierako nota = azken probaren nota ( % 65) + banakako lanaren nota ( % 25) + simulazio jokoaren nota ( % 10)



₋ Azken ebaluazioan dauden ikasleak:

Amaierako nota = azken probaren nota ( % 75) + banakako lanaren nota ( % 25)



E. DEIALDIARI UKO EGITEA

Aldizkako ebaluazio probak gainditzeagatik azken probatik salbuetsia izan dena izan ezik, azken proba egiten ez duenak "ez aurkeztua" edo " aurkezteke" kalifikazioa izango du, beste proba batzuetan lortutako kalifikazioak eta jarraitutako ebaluazio sistema (jarraitua edo amaierakoa) edozein dela ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

"EGela" plataforman, ikasleen eskura jarriko da, formatu elektronikoan, irakasleak ikasgelan eskola magistraletarako gida gisa erabiliko duen programaren gai zerrenda.

Era berean, ahaleginak egingo dira plataforma horren ahalmenak aprobetxatzen jarduera praktikoak kudeatzeko, ikasleen parte-hartzea sustatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko.

Horrez gain, plataformaren bidez emango dira eskemak, artikuluak, albisteak eta edukietarako eta bideo didaktikoetarako estekak, gai zerrendan sakontzeko eta enkargatzen diren zereginak egiteko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aparicio Varas, Fernando (2015): Manual de comercio electrónico para la internacionalización. ICEX, Madrid.

Arteaga Ortiz, Jesús (coord.) (2017): Manual de Internacionalización. ICEX, Madrid.

Cateora, P.R.; Gilly, M.C.L; Graham, J.L. (2010): Marketing internacional. (14ª edición). México. McGraw-Hill Educación.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cerviño Fernández, J.(2006): Marketing internacional. Madrid. Pirámide.
Jerez Riesco, J.L. y Gacía-Mendoza, A.(2010): Marketing internacional para la expansión de la empresa. Madrid. ESIC.
Grande, I. (2005): Marketing croscultural. Madrid. ESIC.

Aldizkariak

Harvard-Deusto Marketing & ventas
Journal of Marketing
Investigación y marketing
MK marketing + ventas

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARESTI URIBE, IÑAKI
  • EMMANUEL MARTINEZ, EVA
  • GOMEZ RODRIGUEZ, PEDRO MANUEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

15:00-17:00

15:00-17:00

3-3

15:00-17:00

4-5

15:00-17:00

15:00-17:00

6-6

15:00-17:00

7-7

15:00-17:00

15:00-17:00

8-9

15:00-17:00

10-11

15:00-17:00

15:00-17:00

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2022-01-13 00:00
  • Maiatz : 2022-05-02 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-17:00

6-6

15:00-17:00

8-9

15:00-17:00

12-15

15:00-17:00

15:00-17:00

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2022-01-13 00:00
  • Maiatz : 2022-05-02 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA
  • eAULA 0.3 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA