Animalien Ekotoxikotasuna eta Biodibertsitatea Ikerketa Taldea

Animalien Ekotoxizitate and Biodibertsitate ikerketa taldeak esperientzia zabala du ornogabeekin egindako toxizitate bioentseguetan. Hain zuzen ere, ibai sedimentu eta efluente industrialak sailkatzeko eta berain ingurune-arriskua ebaluatzeko egiten dira entsegu hauek.

Gaur egun taldearen interes nagusiena ekotoxizitate kronikoa sedimentuetan eta metal bioakumulazioa bentoseko ornogabeetan ikertzean datza. Bioentsegu kronikoen bitartez, kutsadura jasaten duten oligoketoetan (Annelida) prozesu biologikoetan gertatzen dituzten aldaketak ikertzen ditugu, hazkunde, ugalketa eta bioakumulazio-patroien asaldurak, beti kontrolatutako baldintzetan.

Taldearen hurrengo lanak erdiratzen dituzte metal astun-presentziagatik potentzialki aztoratutako ibai biodibertsitatearen aldaketak ekotoxizitateakein, bioakumulazioarekin eta  sedimentuen kutsadurarekin dauzkaten erlazio kausa/efektuak.