Aurkezpena

Animalien Ekotoxikotasuna eta Uren Kalitatea ikerketa-taldea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean aritzen da lanean, eta unibertsitateko bi sailetako kideek osatzen dute (Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia, eta Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia). Azken 20 urteotan, bi ikerketa-lerro garatu ditu: animalien ekotoxikotasuna eta uretako oligoketoen sistematika.