Info_InvestigaciónVisiónGeneral

Ikerketa

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakasleen ikerketa-lerroak

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailaren funtsezko ikerkuntza Hizkuntzalaritza Aplikatuan kokatzen da. Lau ildo nagusi bereiz daitezke ikerketa-alor honen barruan:

  1. Diskurtso akademiko-profesionala eta terminologia
  2. Komunikazio akademiko-profesionalaren didaktika
  3. Euskararen normalizazioa eta garapen lexiko-diskurtsiboa
  4. Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendu automatikoa


Edonola ere, filologiarekin eta hizkuntzalaritzarekin zerikusia duten beste arlo eta gai batzuk ere jorratzen dituzte sail honetako kideek. Hona hemen, zerrenda alfabetikoan jasoak:

  • Corpusaren hizkuntzalaritza
  • Diskurtso estrategiak
  • Diskurtsoaren eta testuaren analisia
  • Elebitasuna eta eleaniztasuna
  • Espezialitate hizkeren karakterizazioa eta didaktika
  • Estiloa
  • Euskara estandarraren ezarpena eta garapena
  • Euskararen dialektologia
  • Euskararen morfologia, morfologia lexikoa, sintaxia eta pragmática
  • Hizkera juridikoa
  • Hizkera tekniko eta zientifikoa
  • Hizkuntza teknologiak
  • Hizkuntzalaritza konputazionala
  • Hizkuntzaren jabekuntza, prozesamendua eta erabilera
  • Hizkuntzen didaktika
  • Hiztegigintza
  • Komunikabideetako hizkera
  • Komunikazio zientifiko, akademiko eta profesionala
  • Lengoaia naturalaren prozesamendua
  • Literatur ikasketak eta literatur tradizioa
  • Osasun arloko hizkera
  • Terminologia eta neologia

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak enpresekin eta beste erakundeekin egindako hitzarmenak

  • Euskal Irrati Telebistarekin (EiTB) inguruko erdaren interferentziak eta kalkoak hedabideetako Unibertsitate-Enpresa modalitateko hitzarmena, UE08/05 proiektuaren barruan, 2009 eta 2010 urteetarako.
  • Lankidetza-hitzarmen markoa Elhuyar Fundazioarekin 2010-2015 urte-tarterako, terminologiarene ta neologiaren azterketarako tresnak eta baliabideak partekatzea, integratzea eta inplementatzea helburu duena.
  • Lankidetza-hitzarmen markoa Euskaltzaindiarekin Lexikoaren Behatokiaren baliabideak partekatzeko neologiaren azterketari begira.
  • Ametzagaina Taldearekin 2008-2013 unbertsitate & enpresa lankidetza-hitzarmena
    Ametzagaiña Taldea: http://www.ametza.com/
  • Pompeu Fabra Unibertsitatearekin, RICOTERM-2 eta RICOTERM-3 proiektuetarako hitzarmena
    IULA: http://www.iula.upf.edu/
  • Euskal Irrati Telebistarekin (EiTB) eta Elhuyar Fundazioarekin sinatutako hitzarmena: "Euskarazko diskurtso-markatzaileen hiztegia (I)" Unibertsitatea-Gizartea modalitateko ikerketa-proiektua garatzeko sinatutako hitzarmena (US10/10, 2011 eta 2012).