Berriak

— 20 elementu orrialdeko
1 - 20 erakusten 25 emaitzetatik.

Ekitaldiak

Unibertsitatea eta Gizarte Zibila, gerraren eta behartutako lekualdaketen aurka (Mintegia)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2016/02/19, 16:00
  • Noiz arte: 2016/02/19, 19:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Helburua

Unibertsitatearen eta Gizarte Zibil Antolatuaren arteko aliantza estrategikoak eta antolakuntza bultzatzea, gerrari eta behartutako lekualdaketei aurre egiteko eta pertsonen eta herrien giza eskubideak defendatzeko.

Parte-hartzaileak

Deialdia egingo zaie unibertsitateko eragileei eta giza eskubideen, bakearen kulturaren eta behartutako migrazioen arloetan lanean diharduten gizarte mugimendu eta elkarteetako ordezkariei.

Metodoa

Joxerramon Bengoetxeak, ehuguneren zuzendariak, eta Maite Zelaiak, Gizarte Erantzukizuneko errektoreordeak, aurkeztuko dute saioa, eta Jokin Alberdik egingo ditu dinamizatzaile-lanak. UPV/EHUko irakaslea eta "Gernika Gogoratuz" Bakearen Aldeko Aztertegiko lehendakaria da Alberdi. 

Saioaren hasieran, hiru esku-hartze izango, dira, eta horietan, landu beharreko gaiari buruzko elementu giltzarriak emango dituzte.Horretarako, honako hauen parte-hartzea izango dugu:

  • Unibertsitatea:Xabier Aierdi (UPV/EHUko irakaslea eta gizarte-arloko aholkularia Eusko Jaurlaritzan).
  • Gizarte Zibil Antolatua:Itziar Caballero Gonzalez (Gizartearen eragina eta parte-hartzea, CEAR-Euskadi).
  • Gizarte-mugimenduak: Ignacio Sanz, Bilboko Talde Antimilitarista KEM-MOC.

Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak hartuko du hitza, eta Unibertsitatearen eta Gizarte Zibil Antolatuaren arteko aliantza estrategiakoak eta antolakuntza bultzatzeko gogoetak, analisiak eta proposamenak egiteko aukera izango dute guztiek.

Eztabaidarako gidoia eta ikuspegia

Saioaren helburua da topagune bat bilatzea, giza eskubideen urraketei eta herritarren behartutako lekualdaketak eragiten dituzten gatazkei buruzko analisi kritikoak eta proposamen eraldatzaileak partekatzeko. Horretarako, arazo horiei buruzko honako ardatz kritiko hauek iradoki nahi ditugu:

  • Gerraren aurkako zer ekintza zehatz egin ditzakegu UPV/EHUtik eta Gizarte Zibil Antolatutik?
  • Zer egin dezakegu UPV/EHUtik eta Gizarte Zibil Antolatutik pertsona errefuxiatuek duten krisialdiari aurre egiteko?
    • Abiapuntua:behartutako lekualdaketen arrazoiak.
    • Igarotzea:toki seguru baterako bidea (mugak).
    • Helmuga:harrera errefuxiatuei eta migratzaileei.

Informazio gehiago eta izen-emateak

Bidali mezu elektroniko bat honako helbide honetara, gaia eremuan "EHU-Gune otsailak 19" idatzita: info@cear-euskadi.org.

Llame al teléfono 944248844 (persona de contacto: Itziar Caballero González).