Berriak

Emagune: bakeaz eta bizikidetzaz eztabaidatzeko leku bat

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/03

ehugunek bultzatutako esparru aurkeztu berriak emakumeen sentsibilitate desberdinetatik gogoetak egiteko erabiliko da.

Unibertsitatean, politikan, sindikalismoan, lankidetzan, feminismoan, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan eta bake-mugimenduetan lan egiten duten emakumeek Emagune esparru berri batean parte hartu dute, emakumezko ikuspuntutik bakeaz eta bizikidetzaz hausnarketa egiteko eta gogoeta horiek jendarteratzeko. Bizkaia Aretoan ostiralean, irailak 30, mintegi batean Emagune ekimena aurkeztu zuten, baita ondorioei buruzko dokumentua ere.

Ekitaldiak