Colaborador de ehuGune

Xabier Aierdi Urraza (Zeberio, Bizkaia, 1957) Soziologia eta Zientzia Politikoan (Deustuko Unibertsitatea/1980) eta Kazetaritzan (EHU/1984) lizentziatua da.

  • Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle EHUn, 1980. geroztik.
  • Deustuko Unibertsitatetik Doktore (1991).
  • Soziologiako Irakasle Titularra (1994tik)

Besteak beste:

  • Hirutan izan da Saileko Zuzendari: 1996-1999; 2006-2008 eta 2011-2013.
  • Euskal Herriko Soziologia eta Zientzia Politiko Elkartearen Lehendakari sei urtez eta FES (Federación Española de Sociología) Lehendakariorde.
  • Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, sortu zuen 2003an, EHU eta Jaurlaritzaren arteko lankidetza bati esker. Bertan egon zen 2011 arte.

Migrazio eta etnizitatean aditu eta bere jarduera ikertzaile gehiena gai hauen inguruan garatu du.

2011n, José Antonio Oleagarekin batera, BEGIRUNE, Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia sortu zuen. Horrez gain, CIVERSITY Ikerkuntza Lantaldeko eta HEGOA Institutuko Doktoregoko kidea.

Besteak beste, Immigrazioaren aldeko Gizarte Itunean aditu gisa parte hartu du eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen dinamizatzaile izan da.

Azkenik, aditu gisa LIVING TOGETHER ekimimenean eta RECIren baitan parte hartu du (Hiri Kulturarteko Europar Sarea)

2013ko urriatik 2016ko abendura arte, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Aholkulari lanetan aritu izan da.