Agenda

UPV/EHUk Euskadin bakea eraikitzeko zer egin dezakeen hausnartzeko

Noiz eta non

2016/04/07 2016/04/07, 16:00 - 19:30

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen taldeko kide hori:

EhuGunek eta Ehunberri proiektuak elkarrizketa-saio bat antolatu dute UPV/EHUk Euskadin bakea eraikitzeko zer egin dezakeen hausnartzeko. Apirilaren 7an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan. Jardunaldi horretan, UPV/EHUko kideek elkarrekin hausnartuko dute gatazkak eta indarkeriak nola eragiten duen unibertsitatean eta unibertsitateak berak zer egin dezakeen Euskadin bakea eraikitzeko. Topaketa, hain zuzen ere, Ehunberri gai horren inguruan egiten ari den ikerketa-prozesuaren bigarren fasean gauzatuko da. Aurreneko fasean irakasle eta ikertzaileen taldeko 22 kidek parte hartu dute, erdi-egituratutako elkarrizketak eginez. Topaketan parte hartuko dutenei astebete lehenago bidaliko zaie lehen faseko emaitzen agiria, irakur dezaten, eta agiri hori izango dugu topaketaren abiapuntu.

  • Berrezteko: xavier.minguez@ehu.eus / 696 57 87 00.
  • Elkarrizketaren bideratzailea: Xavi Mínguez Alcaide, Ehunberriren koordinatzailea.
  • Bidaiaren gastuak: Antolatzaileen kontura.

Topaketaren egitaraua

Hasiera

  • 16.00: Ongietorria eta gunearen irekiera.
    • Amaia Maseda, Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea, UPV/EHU.
    • Inesa Ariztimuño, Bakearen Itsasargiaren arduraduna, Donostia 2016.
  • 16.10: Bost urte Ehugunerekin.
    • Joxerramon Bengoetxea, Ehuguneren koordinatzailea.
    • Arantza Urkaregi, Emaguneren koordinatzailea.
  • 16.30: Zer egin dezake unibertsitateak Euskadi bakea eraikitzen laguntzeko? Ehunberri proiektuak UPV/EHUn egindako azterlanaren lehen fasearen emaitza nagusiak.
    • Xavi Mínguez Alcaide, Ehunberriren koordinatzailea.
  • 16.45: Atsedenaldia - kaferako tartea

Elkarrizketaren dinamika

  • 17.00: Elkarrizketaren dinamikaren aurkezpena.
  • 17.10: Talde txikiko elkarrizketen lehen txanda.
  • 18.00: Talde txikiko elkarrizketen bigarren txanda
  • 19.00: Talde handiko elkarrizketa: iritziak partekatzea eta elkar aberastea.
  • 19.20: Topaketaren amaiera.

EhuGune (UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza) UPV/EHUren, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko elkarrekintza-esparrua da: euskal gizarterako garrantzi berezia duten gaiak jorratzen dira bertan, eta bizikidetza eta bakea dira gai nagusietako bat. 2012tik, EhuGunek hainbat eta hainbat workshop, jardunaldi eta biltzar antolatu ditu.

Ehunberri: gizarte-ehun berri baterako espazioak eta elkarguneak Donostia 2016ren proiektu bat da, Gune Irekiak Elkarteak UPV/EHUrekin batera sustatzen duena. Ehunberriren helburua da Euskadin bakea eraikitzea eta gizarte-sarea berriz sortzea, gizarte-eragileekin, hedabideekin, unibertsitateekin eta biktimak birgaitzen adituak diren psikologoekin batera lan eginez.